Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Agenda

  atzera Azaroa 2010 aurrera  
 
 1234567 
 891011121314 
 15161718192021 
 22232425262728 
 2930      
 
Motak
DANTZA IKASTURTEAREN HASIERA (Elai-Alai Dantzari Taldea) (azaroak 04)

Antolatzailea: Elai-Alai Dantzari Taldea
Ordua: 19:00ETAN
Non: Pasealekua (Elai-Alairen lokalaren aurrean)
Mota: Dantza / koreogragia
Kontaktua: 946270201

Elai-Alai Dantza Taldeak hasiera emango dio dantza ikasturteari. Honez gero taldekide direnak bertaratuko dira eta 7-8 urtetik gorako nahi duten umeak ere apuntatu ahal izango dira.

Elai-Alai Dantzari Taldea (argazkiak) (azaroaren 05(e)tik azaroaren 19(e)ra)

Antolatzailea: Elai-Alai Dantzari Taldea
Non: Elai-Alai aretoa
Mota: Erakusketa
Kontaktua: 946270201

Azaroaren 5etik 19 bitartean ikusgai egongo dira Elai-Alai Dantzari Taldearen argazkiak. Urteak igaro ahala udalerriko historia bihurtu diren hainbat pasadizo ikusteko aukera.

Gernikako indabaren eguna (azoka berezia) (azaroak 06)

Antolatzailea: Udaleko Eria eta Azoka arloa
Ordua: 9:00etatik aurrera
Non: Merkatu Plaza
Mota: Azoka
Kontaktua: 946270207

Hilean behingo lehenengo zapatuetako azoka berezietako bat dugu. Honakoan, Gernikako indabari dagokio txanda. Honekin batera, errioxako ardoak, Urdaibaiko ortuariak, ogia, euskal pastela, jogurta, patea, eztia, artisauak. Erakusketa, salmenta eta dastaketa.

Artibai ibaiko errotak (mendi irteera) (azaroak 13)

Antolatzailea: Goi-Zale mendi taldea
Mota: Kirola
Kontaktua: www.goizale.com / 639646723

"Euskera Olgetan errotu" Familien arteko topaketa (azaroak 14)

Antolatzailea: Udaleko Euskara Saila URE elkartearekin elkarlanean
Ordua: 15:00/20:00
Non: Jai-Alai frontoia
Mota: jaialdia
Kontaktua: urdaibaieskola@yahoo.es

Urte asko dira "Euskera olgetan errotu" kanpaina antolatzen dena, familien arteko topaketa oinarri eta euskararen erabilpena familian areagotzea helburu.

Gernika-Lumon erroldatutako gurasoak eta 3-6 urte bitarteko seme-alabak dira partaide, aldez aurretiko fitxa beteta. Jaialdi gunean zenbait tailer eta jolas gainditu beharko dituzte gurasoek eta haurrek batera, puntuak irabazi eta sariak jasotzeko. Lehenengo ekitaldi hau BASERRIAren gaiarekin lotuta dago.

Kontaktua: urdaibaieskola@yahoo.es / Telefonoa: 946255261

 

Gernika-Lumoko ermitetatik ibilaldia (azaroak 14)

Antolatzailea: Gernikazarra Historia Taldea
Ordua: 9:00etan
Non: Foru Plaza 1 (Udaletxe aurrean)
Mota: Kirola
Kontaktua: www.gernkazarra.com

Gernikazarra Historia taldeak urteak daramatza ermitetako ibilaldi hau antolatzen, kirola egiteaz gain geure historiaren aztarnak dastatzeko. Ibilaldian zehar gidari lanak egiten dituzte, leku bakoitzeko zehaztasunak eta istorioak azalduz.

XVII. MENDI JARDUNALDIAK (azaroaren 22(e)tik azaroaren 25(e)ra)

Antolatzailea: Goi-Zale mendi taldea
Ordua: 19:30ean
Non: Elai-Alai aretoa
Mota: Hitzaldia
Kontaktua: www.goizale.com / 639646723

"Minusbaliotasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna" (kartel lehiaketaren erakusketa) (azaroaren 23(e)tik abenduaren 03(e)ra)

Antolatzailea: Asinsoc Elkartea
Non: Elai-Alai aretoa (erakusketa gela)
Mota: Erakusketa
Kontaktua: 946270201

"Euskera Olgetan errotu" Familien arteko topaketa (azaroak 28)

Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udaleko Azoka Arloa
Ordua: 17:00/20:00
Non: Jai-Alai frontoia
Mota: jaialdia
Kontaktua: urdaibaieskola@yahoo.es

Lehenengo ekitaldia azaroaren 14an izan zuen jarduerari jarraipena ematen zaio. Bigarren ekitaldia dugu, HERRIAren gaiari eutsiz, guraso eta 3-6 urte bitarteko umeak batera jolasean.

Kontaktua: urdaibaieskola@yahoo.es / Telefonoa: 946255261

HIRUGARREN ADINEKOEN III. ASTE KULTURALA (antzerkia eta musika) (azaroaren 30(e)tik abenduaren 02(e)ra)

Antolatzailea: "Gure Arbola Zaharra" adinekoen elkartea
Ordua: 17:00etan
Non: Elai-Alai
Mota: Musika
Kontaktua: 946270201

Urteroko topaleku bihurtu dira jarndunaldi hauek, herri desberdinetako adinekoen elkarteentzat. Aurtengoan GERNIKA-LUMO, URRETXU-ZUMARRAGA ETA OÑATIkoak bilduko dira, antzerkia eta abesbatzak bitarteko.

Sarrera doan.

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Allende Salazar Ïkastetxe Publikoa

Bidaieak

Oiz-mendi telebista

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra