Antolatzailea: Marijesiak Taldea
Ordua: Goizaldeko osterak (4:00etan)
Non: Andra Mariaren eleiz ostean
Mota: Musika
Kontaktua: 946270201
Gabon aurreko bederatzi goizaldez akel arteko haixe hotza doinu bihurtu eta gernikarren lo geldia esnatzera dator.
Zenbat urtez -herriko zaharrenek ere ez dakite noiztik- buruz jarraitu ditugun geure ohetik melodia zahar horiek, barruko zirrara batek irriparre bat ezpainetara dakarkigun bitartean. Marijesiak dira.
XVII. mendko idatzi batetan aurkitu izan dira gaur egun abesten diren Marijesien zenbait bertso. Hauxe dugu haien aipamen zaharrena. Kristoren jaiotza ospatzeko egiten zireneko antzerki zaharren batetik (auto sakramentalak edo...) koplak bezala herrira, herritik bertso paperetara, hauetatik berriro XVIII. mendean antzerkira eta hurrengo mendean bertso paperetara berriz, Marijesiek bide luzea egin dute gureganaino bizirik heltzeko.
Antolatzailea: Marijesiak taldea
Ordua: Goizeko 10:00etatik aurrera
Mota: jaialdia
Kontaktua: Kultur Etxea
Goizaldeko ekinaldiaren ostean, goizean zehar egingo dute Marijesiek diru bilketarako kalejira, urteroko ongintza helbururako. Honekin bukatuko da 2010eko Marijesien bederatziurrena, guztion oroimenean lotan geratuko dena datorren urteko abenduaren 16an berriro esnatzeko.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra