Antolatzailea: Udaleko Gaztedi arloa
Ordua: 17:00etatik 20:00etara
Non: Jai Alai frontoia
Mota: jaialdia
Kontaktua: Gazteen informazio bulegoa 946270215
Udaleko Gaztedi Arloak antolatzen du Urdaibai Rugby Eskolarekin elkarlanean. Urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 6an burutuko da. Urtarrilaren 5ean jai, Erregeak datoz eta.
Gabonetako jolas parke hau 12 urtera artekoentzat eratuta dago.
Antolatzailea: Udaleko Jai Arloa
Ordua: 18:00etan
Non: Geltoki Plazan hasita
Mota: jaialdia
Kontaktua: Kultur Etxea
Errege Magoek urteroko parada izango dute Gernika-Lumon. Herrian zehar bidaiatu ostean, Kultur Etxeko balkoitik euren mezua iragarriko dute eta, ondoren, umeei harrera egingo diete.
Hori guztia, Fernando Aranburu gogoan;: "Errege Magoen izar eta gidari, guztiontzat irribarre magikoaren giltzarri."
Antolatzailea: Gernikako Bakearen Museoa
Ordua: 12:00etan
Non: Foru Plaza 1 (Udaletxe aurrean)
Mota: Erakusketa
Kontaktua: Gernikako Bakearen Museoa
Egun honetan donaeko bisita gidatua izango da 12:etan eta 11:00etatik 14:00etara jolas kooperatiboak eskainiko dira familia osoarentzat.
Antolatzailea: Gernikazarra Historia Taldea
Ordua: 9:00etan
Non: Foru Plazan
Mota: Irteera
Kontaktua: Kultur Etxea
1882ko urtarrilaren 8an, Madrileko gobernuaren Dekretuz, batu ziren Gernikako hiribildua eta Lumoko elizaurrea. Lumon jaiotako Angel Allendesalazar izan zen ekimenaren buru.
Hori guztia gogorarazteko, Gernikazarra Historia Taldeak ibilaldi gidatua antolatzen du urtero Lumo eta Gernikaren arteko mugetan zehar.
Antolatzailea: Goi-Zale mendi taldea
Mota: Irteera
Kontaktua: www.goizale.com / 639646723
Goi-zale Mendi Taldeak sarritan antolatzen ditu osteratxoak eta oraingoan eskualdean bertan garatuko dena, Bizkargira joan-etorria.
Informazio gehiagorako elkartearen webgunera jo: www.goizale.com
Antolatzailea: Gernikako Bakearen Museoa
Mota: Erakusketa
Kontaktua: Gernikako Bakearen Museoa / 946270213
Otsailaren 1ean hasi eta otsailaren 4ra arte ikasleentzako ekintzak eskainiko dira.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra