Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Agenda

  atzera Uztaila 2011 aurrera  
 
     123 
 45678910 
 11121314151617 
 18192021222324 
 25262728293031 
 
Motak
KULTUR ETXEKO TAILERRETAKO LANAK (erakusketa) (ekainaren 23(e)tik uztailaren 01(e)ra)

Antolatzailea: Kultur Etxea
Ordua: 19:30ean inaugurazioa
Non: Kultur Etxea (erakusketa gela)
Mota: Erakusketa
Kontaktua: kultur etxea 946250201

KULTUR ETXEKO TAILERRETAN egindako lanak (Buztingintza helduak eta umeak, bitxitegia, esku-lanak, ehoziriak, Berbalagun, etab.) Inaugurazioa: 19:30ean. Kultur Etxean, uztailaren 1era arte,

IX. XAKE TXAPELKETA (Alemania/Euskadi) (uztailak 02)

Antolatzailea: Kultur Etxea
Ordua: 10:00etatik 19:00etara
Non: Kultur Etxeko arkupeetan
Mota: Kirola
Kontaktua: kultur etxea 946250201

IX. XAKE-TXAPELKETA.- Alemania eta Euskadiren arteko senidetzea: Ordutegia: 10:00etatik 19:00etara Tokia: Kultur Etxeko arkupetan. Honako txapelketa, Gernika-Lumo eta Pforzheim hirien arteko senidetzearen ondorio dugu, sasoi baten Mikel Kasper (g.b.) adiskideak beste hainbeste jardueren artean martxan jarri zuena.

SAN PEDRO JAIAK (Lumo) (uztailak 02)

Antolatzailea: Lumoko Jai Batzordea
Ordua: egitaraua
Non: Lumoko plazan
Mota: jaialdia
Kontaktua: kultur etxea 946250201

Uztailaren 2ko egitaraua:

  • 10:00-11:00 Kronoeskaladarako izena emotea
  • 11:00-11:30 Tortilla Txapelketarako izena emotea.
  • 11:30-13:30 Kronoeskalada
  • 13:30 Tortillak aurkeztea.
  • 14:00 Tortilla Txapelketaren eta Kronoeskaladaren sari banaketa. 1.- 60 € eta garaikurra; 2.- 50 €; 3.- 40 €
  • 14:30 Lumoko bizilagunen anaiarteko herri bazkaria. Mahaikide bakoitzak 5 €. 17:00 Tute Txapelketa. Izena emotea: 10 euro parte hartzaileko. Sariak: 1.- %40, txapela eta garaikurrak; 2.- %30; 3.- %20.
  • 18:30 Igel toka eta Tiragoma I. Txapelketa. 1.- 50 € eta txapela; 2.- 30 €; 3.- 20 €.
  • 21:00 Bertso saioa.
  • 22:00 Erromeria.NOR??
"Piperraren eguna" (azoka berezia) (uztailak 02)

Antolatzailea: Eria eta Azoka Arloa
Ordua: Goizeko 10:00etatik aurrera
Non: Merkatu Plaza
Mota: Azoka
Kontaktua: kultur etxea 946250201

Gernika-Lumoko Udaleko Eria eta Azoka Arloak maiatzean hasi eta urtean zehar hileroko lehenengo zapatuko azoka bereziak antolatzen ditu. Uztailekoa 2an izango da,  “Gernika-Lumoko piperraren eguna”. Urdaibaiko ortuariak, ogia, euskal pastela, jogurta, patea, eztia, artisauak. Erakusketa, salmenta eta dastaketa.

SAN PEDRO JAIAK (Lumo) (uztailak 03)

Antolatzailea: Lumoko Jai Batzordea
Ordua: egitaraua
Non: Lumoko plazan
Mota: jaialdia
Kontaktua: kultur etxea 946250201

Uztailaren 3ko egitaraua:

  • 9:00 Oinezko martxa luzea etea laburra Lumoko inguruetatik. Ostean hamaiketakoa.
  • 11:00-11:30 Marmitako Txapelketan izena emotea.
  • ......Meza Nagusia.
  • 13:30-14:00 Kazolak aurkeztea eta Marmitrako Txapelketaren sari banaketa. 1.- 150 €, 2.- 100 €; 3.- 80 €; 4.- 60, € 5.- 50. Parte hartzaile guztientzako sari berezia.
  • 17:00 Mus txapelketa. Izena emotea: 10 euro parte hartzaileko. 1.- %40, txapela eta garaikurrak; 2.- %30; 3.- %20
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolasak, URE taldearekin.
  • 18:30 Txokolatea Umeentzat.
  • 20:00-22:00 Gaztetxoentzako Pelikula
BOISEKO OINKARI DANTZA TALDEA (uztailak 06)

Antolatzailea: Kultur Etxea
Ordua: 20:30ean
Non: Pablo Picasso kalean
Mota: Dantza / koreogragia
Kontaktua: kultur etxea 946250201

UDAKO MUSIKA JARDUNALDIAK.- EUSKAL DANTZAK : BOISEKO OINKARI DANTZA TALDEA Picasso kalean, 20:30ean
AGIRRE AUZOKO JAIAK (uztailaren 08(e)tik uztailaren 10(e)ra)

Antolatzailea: Agirre auzoko elkartea
Ordua: Egunean zehar ekitaldiak
Non: San Kristobal Plaza
Mota: jaialdia
Kontaktua: kultur etxea 946250201

AGIRRE AUZOKO JAIAK.- San Kristobal Plazan izango dira, uztailaren 8an hasi eta 10era arte, biak barru.
BIZKAIKO 2. MAILAKO AIZKOLARIEN TXAPELKETA (uztailak 09)

Antolatzailea: Ekin Taldea Elkartea
Ordua: Eguerdiko ordu batean
Non: San Kristobal Plaza
Mota: Kirola
Kontaktua: Ekin Taldea 946270205

Agarre auzoko jaien barruko kirol ikuskizuna dugu. Ekin Taldeak Bizkaiko Herri Kirolen Federakuntzarekin elkarlanean antolatutako txapelketa izango da, Bizkaiko 2. mailako aizkolariena. Sei aizkolari gazte arituko dira lehian.

San Kristobal Plazan, 13:00etan.

MEMORIA ETA ARTEA BAKE PEDAGOGIARAKO" (ikastaroa) (uztailaren 21(e)tik uztailaren 23(e)ra)

Antolatzailea: Gernika Gogoratuz erakundea
Non: Kultur Etxea
Mota: Tailerra
Kontaktua: www.gernikagogoratuz.org

GERNIKA GOGORATUZEN XXIV. PRESTAKUNTZA IKASTAROA: “Memoria eta Artea Bake pedagogia gisa”. Informazio gehiago: Andreas Schäfter. www.gernikagogoratuz.org.

Tokia: Kultur Etxea

NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA (Kalmukia / Mexiko / Euskadi) (uztailak 23)

Antolatzailea: Kultur Etxea
Ordua: 21:30ean
Non: Jai Alai Frontoia
Mota: jaialdia
Kontaktua: kultur etxea 946250201

UDAKO MUSIKA JARDUNALDIAK: NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA.-  Bi talde arituko dira:

  • “TULPAN” folklore talde nazionala, Kalmukiako errepublikakoa.
  •  Mexikoko “ZACATECAS” talde folklorikoa (Mariatxirekin)
  • Galdakaoko Andra Mari dantza taldea.

Jai Alai pilotalekuan, 21:30ean

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

ELA sindikatua

Bidaieak

Ziurtagiriaren Elkartea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra