Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Agenda

  atzera Apirila 2012 aurrera  
 
       1 
 2345678 
 9101112131415 
 16171819202122 
 23242526272829 
 30       
 
Motak
"GERNIKA SUTAN" (antzezlana) (apirilak 26)

Antolatzailea: Gernika-Lumoko zenbait elkarte
Ordua: 20:00etan
Non: Merkurio iturrian hasita (kale ikuskizuna)
Mota: Antzerkia
Kontaktua: kultur etxea 946250201

Antzezlan hau gauzatzeko herritarren ahoetan bonbardaketari buruz kantu bilakatuko diren testu ezberdinak sortu dira. Testu hauek Edorta Jimenezek idatzi ditu, Jon Lopategi eta Onintza Enbeitaren laguntzarekin. Sarrionaindia eta Amurizaren testuak ere jaso ditu lanak . Paul Elouard, Cesar Vallejo, Miguel Hernandez, León Felipe, Erkiagak eta abarrek sortutako testuak ere aipatzen dira. Antzezlana Maskarada antzerki taldeak ekoitzi du, Eneritz Artetxe izan da koordinatzailea eta zuzendaria, berriz, Carlos Panera. Kultur Etxea Fundazioak finantzatutako proiektua dugu eta bere helburu nagusia herritarren parte hartzea da.

Estreinako aldiz izango dute parte hartze zuzena kontakizunean, beraiek dira protagonista eta beraien ikuspuntutik kontatzen da gertaera. Adin eta mota guztietako herritarrek osotzen dute antzezle taldea. Izan ere, proiektu honek jarraipena izango du datorren urtera begira prestatzen ari den bonbardaketaren 75. urteurrenean. Ekitaldi honetan, 1937. urteko Apirilaren 26ko arratsalde osoan zehar eman ziren bonbardaketa boladak irudikatzen dira. Baita bonben ondorioz herriak jasan zuen sute ikaragarria ere. Antzezpena Gernika-Lumoko kaleetako leku esanguratsuetan zehar ikusi ahal izango da, herritarrek gorpuztutako irudi ezberdinen bitartez ikusi ere. Modu honetan, bertan hil zirenak eta sutea bizi izan zutenak omendu eta gogora ekarri nahi dira. “Gernika Sutan” antzezlanaren egitura musikala da, kantuz osatuta baitago, oinarrizko doinutzat Santa Agedakoa eta Marijesietakoak dituelarik. Guda zibileko urte larri haietan Gernika-Lumon gertatutakoari buruz pertsona ezberdinek egindako salaketa adoretsuei esker, Gernika-Lumo eta inguruetan gertatutakoak, nazioartean jakin ahal izan ziren. Askotariko kazetari, artista eta intelektualek aldarrikatu zuten gertakariari buruzko egia, eta Picassok XX.mendeko ikur bilakatuko zen “Guernica” koadroan irudikatu zuen tragedia hura. Hori guztia dela eta, Gernika-Lumoko herriak eskerrak eman nahi dizkie, sarritan beraien biziak arriskuan jarrita ere, gertatutakoa salatu zutenei.

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Ahize

Bidaieak

Busturialdean Euskaraz Bizi

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra