Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

ABIXADAN 2017

2017-12-21

irudia

GERNIKA-LUMOKO KIROL TOPAKETA

Euskerak batzen gaitu

Abixadan 2017 martxan da. Gernika-Lumoko kirol topaketa, aurten inoiz baino anitzagoa: 12 kirol elkarte, Kirol Patronatua eta Euskara zerbitzuaren artean antolatuta. Hainbat kirol lagun artean zein familian praktikatzeko aukera paregabea.

https://vimeo.com/246969493

 

 

GERNIKA-LUMOKO KIROL TOPAKETA

Euskerak batzen gaitu

 

Abixadan 2017 martxan da. Gernika-Lumoko kirol topaketa, aurten inoiz baino anitzagoa: 12 kirol elkarte, Kirol Patronatua eta Euskara zerbitzuaren artean antolatuta. Hainbat kirol lagun artean zein familian praktikatzeko aukera paregabea.

 

Badira 10 urte inguru lehenengo Abixadan antolatu zenetik. Urte guzti horietan Euskara Zerbitzua eta Kirol Patronatuarekin batera Urdaitri, Goi-Zale eta Gernika Atletismo Taldea izan dira antolatzaile nagusiak.

 

Aurten ordea, ekimena berreraiki egin dugu; herriko kirol elkarteei antolaketa prozesu osoan parte hartzeko deia egin zien Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Kirol Sailak. Orri zuria jarri mahai gainean eta guztion artean Abixadan-en eredu berria sortzeari ekin genion urrian.

 

12 kirol elkartek antolatu dute ekimena: Aixerrotape Zikloturista Elkartea, Arkupe Pilota Taldea, Gernika Atletismo Taldea, Gernika Jai Alai, Gernika KESB, Gernika Kluba, Gernika Rugby Taldea, Gernika Sub, Goi-Zale Mendi Taldea, Kosnoaga Igeriketa Taldea, Lumo Kirol Eskola eta Urdaibaiko Judo Elkartea.

 

Abenduaren 24an goizeko 10:30ean hasiko da kirol jaia Pasealekuan, ordu horretan aterako dira mendi martxakoak. Eta 11:00etan, hainbat txokotan banatuta egongo da Pasealekua, (txirrindularitza-ginkanan parte hartzeko, bizikleta norberak ekartzea beharrezkoa izango da).

 

 

12:30ean herri lasterketa luzea (4 km ingurukoa) egingo dugu denok batera; eta 13:00etan txikienen txanda izango da, 500 metroko lasterketa.

 

Lasterketok pasealekuan izango dute helmuga eta jarraian kirol materialaren zozketa egingo da.

 

Topaketa hau herriko elkarteek urtean zehar kirola euskaraz egiteko hartutako konpromisoak ikusarazteko eguna da. Kirol arloa euskarak batu egiten duela adieraztekoa.

 

Beraz, zozketan parte hartzeko bi bide izango dituzte parte hartzaileek: batetik, “Gurutzegrama” osatzea eta entregatzea; eta bestetik, photocall-ean argazkia ateratzea.

Eta zortea alde dutenek kirolarien eskutik jasoko dute saria.

Erlazionatutako Jorra Tokiak

Gehiago irakurri

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Barrutia Eskualde Ikastetxea

Bidaieak

Busturialdeko Hitza egunkaria

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra