Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

"BERBALAGUN"-EN ESKUTIK "GURASOLAGUN"

2014-10-06

Bai euskaltzaleok. Berbalagun proiektuak iazkoan bete zituen 10 urte Gernika-Lumon, osasuntsu. Zabalik dago epea fitxa bete eta parte hartzeko: euskaraz berba egin, praktikatu eta hobetu gura duten helduei zuzendua.

Gainera, proiektua aberastuz eta indartuz, Berbalagunen adar modura GURASOLAGUN osatu gura dugu eta horretarako kanpaina berezia ipini da martxan.

Irakaskuntza zentroetako 4-10 urte bitarteko gurasoei zuzenduta dago GURASOLAGUN. Helburua: Berbalagun proiektuak daukan berbera, baina eskola eta familia esparrura egokituta. Gurasoen artean berbazko erabilera areagotzeko motibazioa eta konpromisoa landu gura dira (eskolaz-kanpokoetan, jolas-parkeetan, hilean behingo ekintza berezietan,…)

  • Gernikako AEK euskaltegia.................. 94-6257710
  • Aita Villasante Udal Euskaltegia........... 94-6270211
  • Udaleko Euskara Zerbitzua.................... 94-6270205
  • Udalerriko eskoletan.

Fitxa eta informazioa: www.gernikaberba.blogspot.com

Talde bakoitzeko 6 bat lagun batuko dira eta talde arduradun bat izango da, Berbalaguneko teknikariarekin koordinatuko dena. Talde bakoitzak autonomia osoa izango du, astero batzen direnean zertan jardungo diren erabakitzeko.…..

GURASOLAGUNen zabalkunderako, zentroetako guraso elkarteetara jo dugu eta eskertzekoa da euren aldetik izan den harrera ona,  izango duen ibilbide oparoaren seinale.

BERBALAGUN eta GURASOLAGUN beti egongo dira ateak zabalik, baina, hasteko, parte hartu gura duenak fitxa bat bete eta entregatu beharko du urriaren 24rako.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Euskaltzaindia

Bidaieak

Aita Villasante Udal euskaltegia

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra