2015-09-21
Irakaskuntza zentroetako Normalkuntza Planetarako diru laguntzak eskainiko dauz Gernika-Lumoko Udalak 2015-2016 ikasturterako, urterokoari eutsiz. Irailaren 24an hasita, hilabeteko epea eukiko dabe irakaskuntza zentroek eskabideak aurkezteko.
2004tik honako ibilbidea daroagu zeregin honetan, hezkuntza munduan inplikaturiko agente guztien (familia, guraso elkarteak, ikasleak, irakasleak….) konpromisoa errotu eta irakaskuntzako normalkuntza prozesua sendotu gurean.
2015-2016 ikasturtean 20.000 euro burutuko dira diru laguntza deialdirako, udalerriko irakaskuntza zentro guztientzat. Araudi bat bitarteko, herri mailako Euskararen normalizaziorako Plan Estrategikoa eta zentroetako Normalkuntza Planak uztartu gura dira. Aurreko ikasturtean zentro guztietako 75 egitasmok jaso eben diru laguntza.
Horretarako, jarduera mota batzuk dagoz zehaztuta:
- Familia transmisioan eragiteko egitasmoak (erabateko lehentasuna).
- Irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak (erabateko lehentasuna)
- Ikastetxeetan euskararen normalkuntza planak garatzeko ekintza orokorrak (erabateko lehentasuna).
- Euskara zine aretoetara programan parte hartzea (lehentasun altua).
- Etorkinen seme-alabei eta euren senitartekoei zuzendutako programa bereziak (lehentasuna altua)
- Eskola barruko eta kanpoko komunikazioan euskararen erabilera areagotzearren hizkuntza irizpideak lantzeko ekintzak (lehentasun altua).
Udal Eskola Kontseiluan partaide diren zentro guztiek erantzun izan dabe urtero deialdi honeri eta aurtengoan ere badakigu zintzo erantzungo deutsoela, guztiek daukie indarrean Normalkuntza Plana eta.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra