2011-04-13
Guztira 874.842 euro bideratuko ditu 2011n Gernika-Lumoko Udalaren Euskara Sailak euskararen sustapenerako, iazkoan baino zerbait gutxiago, partida guztietan izan diren murrizketak bitarteko. Diru kopuru horren barruan daude beste udal sail batzuetatik ere egin diren ekarpen ekonomikoak –Hezkuntza, Jaiak, Gaztedia,…. 202.000 euro– eta Udal Euskaltegiaren aurrekonturako Udalak egiten duen ekarpena ere, 231.862 euro.
2011ko aurrekontuaren zehaztasunak hemen dituzu: eusk-aurrekontua2011
Urteroko dinamikari jarraituz, herriko hainbat elkartek eta norbanakok osatutako Euskara Batzordeak erabaki du euskera aurrekontuaren lehentasunak zeintzuk diren. Horretarako, udal aurrekontuak orokorrean izan dituen murrizketak kontuan hartu behar izan dira.
Iazkoarekin alderatuta, diru gutxiago izan du Euskara Sailak (2010ean 903.516 euro izan ziren), eta ia atal guztietan jaitsi behar izan da apur bat 2011rako ekarpen ekonomikoa. Hala ere, Udalaren aurrekontu osoaren %3,13 izango da euskara sustatzeko, iaz izandakoaren parekoa (%3.32). Hargatik, 2007ko abenduan hartutako konpromisoa bete du aurten ere Gernika-Lumoko Udalak, hau da, euskararen sustapenerako portzentajea %2,2 baino gutxiago ez izatea. 2000. urtean %0,88 bideratzen zen euskara bultzatzera; azken lau urteetan, inoiz ez da %3 baino gutxiago izan.
Gainera, langileriari dagokion atalean diru kopuru bera mantendu egingo da.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra