2021-01-21
Euskal Herri mailako 15 EGUN EUSKARAZ EKIMENA-rekin bat egin eta Gernika-Lumon garatu genuen arrakastaz, 2020ko azaroaren 19tik abenduan 4ra bitartean; guztira 2.705 herritarrek eman zuten izena (2.708 ahobizi eta 462 belarriprest) eta motorrak hurrengoak izan dira:
- Gernika-Lumoko Euskaraldia Batzordeko sustatzaileak (15 entitate).
- Bidelagun "97 entitate", gizarte esparru desberdinetakoak (erakunde publikoak, enpresak, merkataritza eta ostalaritza, kultur eta kirol elkarteak, irakaskuntza, alderdi poiltikoak eta sindikatuak,...).
- Zabalkunderako hainbat bide jorratu dira, baina, jakina, pandemiak baldintzatutakoak. Beraz, areagotu egin dugu sare sozialen erabilera eta nabarmendu beharra dago youtuben eratu den plataforma, hainbat eta hainbat eragileren bideoak eskaini dituena: https://www.instagram.com/berakatzzopa.tv/?hl=es
Euskaraldia 2020-ko ekimenaren balorazio zehatza hurrengo txostenean aurkituko duzu: euskaraldia2020-balorazioa
Ekimen honen helburua herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzea izan da, eta 2020ko azaroaren 19tik abenduaren 4ra garatu da. Parte hartzaileen artean 2 rol mota izan dira: AHOBIZI eta BELARRIPREST.
Euskal Herri mailako ekimen honek, Euskal Herri osoko erakundeen babesa izan dau: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Foru Aldundiak, Nafarroako Euskarabidea, Iparraldeko Euskal Elkargoa, Euskaltzaleen Topagunea eta euskalgintzako hainbat eragile. Koordinazio orokorra Topagunea eta Eusko Jaurlaritzaren ardurapekoa da.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra