Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARAREN EGUNA ETA GURE ALDARRIA (EGITARAUA)

2011-11-22

irudia

Egun guztiak gura ditugu Euskararen aldarria egiteko, euskaraz bizi nahi dugu eta. Abenduaren 3a, baina, EUSKARAREN EGUNA izendatua dugu eta gure aldarria areagotu asmoz, atariko egunetarako eta egun bererako EGITARAU berezia antolatu dugu.

Ekitaldi batzuk halantxe suertatu dira (toponimia liburuaren aurkezpena; liburua opari), beste batzuk lehenengoz antolatu eta hurrengoetarako finkatu gura ditugu (irakurraldia eta dagokion kartela) eta beste batzuk ohitura bilakatu zaizkigu (Bai Euskarari ziurtagiri banaketa: www.baieuskarari.org/?op=3&show=8&id=13)

EGITARAUA (ATARIKO EGUNETAN ETA EGUN BEREAN)

Azaroak 30 / Kultur Etxean 18:00etan. Gernika-Lumoko toponimia liburuaren aurkezpena. Ekitaldi irekia nahi dutenentzat (liburua opari). Antolatzailea: Euskara Zerbitzua.

Abenduak 1 / Kultur Etxean 9:00etatik 20:00etara. Hamaika orduko irakurraldia. Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian liburuaren irakurketa kolektiboa; 400 bat irakurle. Antolatzailea: Berbalagun.

Abenduak 2 EUSKARAZ BIZI NAHI DUT orri bereziaren banaketa eskoletan, etxeetan agirian jartzeko. Antolatzailea: Kontseilua eta herriko Talde eragilea (Euskara dinamizatzailea, Busturialdean euskaraz bizi elkartea eta Seber Altube ikastola).

Abenduak 3 / Merkatu Plazan 13:00etan Bai Euskarari ziurtagirien banaketa ekitaldia. Antolatzaileak: Ziurtagiriaren Elkartea eta Euskara Zerbitzua. Goizean zehar, Euskaraz bizi karpetaren banaketa (euskaraz bizi nahi duenarentzat baliabideen informazioa).

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

LAB sindikatua

Bidaieak

Oiz-mendi telebista

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra