Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARAREN ERABILERA GERNIKA-LUMOKO KALEETAN-2016

2017-06-27

Euskararen erabilerari buruzko kale neurketa egin da 2016ko urrian, Sozioinguistika Klusterraren eskutik, eta iragan ekainaren 15ean egin zen txosten orokorraren aurkezpena Kultur Etxean.

Zer esan? Gure kezka nagusiak dira 2001etik 2016ra erabilera orokorrak beherako joera daukala (6 puntu behera) eta ikastetxe ingurutik erdiguneko kaleetara dagoen alde handia (%61,8tik %40,6ra, behera).

Lau edo bost urterik behin gure udalerriko EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA egokitu beharra daukagu eta gaurko txosten honek hainbat pista eskaintzen deuskuz euskararen normalizaziorako ditugun lehentasunak finkatzeko, zein esparrutan ekin jakiteko, zein adin taldetan eragin behar den eta zergatik,…

 

 

Eta euskararen erabileraren egungo egoera islatzeaz gain, BILAKAERA ezagutzeko tresna estimagarria dogu. Beraz, gure eskerrona eta errekonozimendua Sozioinguistika Klusterrari, Euskal Herri mailan kale neurketaren dinamika mantentzeagatik eta udal erakunde txikioi eta ertainoi horren balio handiko baliabidea gure eskura jartzeagatik.

Helduek eta adinekoek daukie erabileraren giltzarria eta hortxe daukagu erronka. Biztanleriaren %60a da 24-65 urte bitartekoa, gutxi gora-behera, euskaldunik gehien dagoen adin taldea, eta adin-talde horretan %41ekoa da erabilera; adinekoen erabilera ere, 65 urtetik gorakoena, %35ekoa da, oso baxua.

Umeak D ereduan matrikulatzen doguz, baina tartean umerik ez dagoenean, uko egiten deutsagu euskaragazko konpromisoari eta helduen artean barra-barra….. gaztelaniaz. Haurrek eta gazteek helduen ereduak hartzen dabez; beraz, eredu eskasa.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Aita Villasante Udal euskaltegia

Bidaieak

Barrutia Eskualde Ikastetxea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra