Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

"Ezpainak arrainak bezala" Karlos Gorrindoren azken lana kalean

2015-11-03

irudia

Jaiotza-tasa defizitarioa dugun herri honetan badugu pozteko arrazoirik, erditze zoragarri baten berri izan ondoren; Karlos Gorrindo idazle gernikarrak “Ezpainak arrainak bezala” eleberria kaleratu du. Karlosentzat ez da erditze bakarra, literatura ekoizpen horri eusten diolako bere hamaikagarren lan honekin. Zorionak gure lankideari.

Donostian iragan urriaren 23an izan zen aurkezpenaren ondorioz hauxe argitaratu da: “Obsesio baten istorioa da eta maitasun batena. Baita desamodioarena ere, eta luzamenduak eragiten duen desgastearena.”

Berak idazleak ere esana da hauxe: “Aspaldiko proiektua da, bakarrizketa moduan idatzia, lehenengo pertsonan; protagonistaren bitartez kontatu dut istorioa”… “Sentimenduez hitz egitea lehentasuna da niretzat”.

Gernika-Lumon ere aurkezpena izango da azaroaren 12an, iluntzeko 19:30ean Kultur Etxean, lagun, herrikide eta lankide guztiok berekin partekatzeko une gozoa.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

ELA sindikatua

Bidaieak

Ziurtagiriaren Elkartea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra