2010-09-29
Gernika-Lumoko Udalaren Euskara sailak dagoeneko argitaratu ditu Gernikazarragaz batera prestatutako 3. eta 4. unitate didaktikoak, eta hasi egingo dira herriko ikastetxeetan banatzen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei daude zuzenduta, urteko lau ale prestatuko ditu Gernikazarra Historia elkarteak, zortzi unitate didaktiko guztira, eta Udalak bi ale argitaratuko ditu urtero, liburu bakoitzeko 300 ale. Aurreko bi liburukiek bezala, eta baita ondorengoetan ere, ikasleentzako galderak eta ariketa proposamenak biltzen dira azken orrialdean. Beraz, egitasmoa burutzeko datozen bi urteetan argitaratuko dira beste lau unitate didaktiko.
Eskuratzeko, ARGITALPENAK atalera jo dezakezu:
Gernika-Lumoko ezaugarri geografikoak da 3. liburukiaren izenburua. Batetik, hidrografiari buruzko azalpenak ematen ditu hasierako orrietan, Oka ibaiari buruzkoak, herriko sei errekak eta inguruetako beste hamar bat, eta Urdaibaiko erreken mapa (guztira 41 izendatu dituzte mapa horretan). Bestetik, orografiaz diardu liburuak bigarren zatian, eskualdeko paisaia gorabeheratsuaz, gailur nagusiez eta haranez, eta, zehatzago, herriaren inguruan dauden menditxoez eta erdigunea kokatuta dagoen lautadaz ari dira azken orriak, zelan hiribilduak padurari terrenoa irabazi dion historian zehar.
4. liburukiak Gernikako Hiria du aztergai. Erdi Aroko historia herrian zelan garatu zen kontatzen du 4. ale honek. XIII. Mendetik aurrera zelan joan zen hazten Bizkaia, eta baita merkataritza bideen erdian zegoen Lumoko portua ere, Gernika izeneko auzoan. Hortik gora, XVI. Mendera arteko gorabeheren berri ematen du liburukiak, zelan banatu zituen Lumo eta Gernika On Tellok, eta zelako eztabaidak eduki zituzten bi aldeek, bai mugak zehazterakoan, baita azoken kontura ere.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra