Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

KORRIKA 17

2011-03-10


Gernika-Lumotik apirilaren 16an, arratsaldeko 18:30 - 19:00 inguruan pasatuko da. Korrika txiki, ostera, apirilaren 15ean.

Korrika 17 Trebiñun hasiko da 2011ko apirilaren 7an eta Donostian amaituko da apirilaren 17an.  .MAITAU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI izango da Korrikaren lelo nagusia, eta honako hau 17. Korrikarekin AEK-k zabaldu nahi duen mezuaren laburpena: “Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari?

Nola, euskaraz bizi denari? AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA da. Hauxe da, Euskaltzaindiaren “baimenarekin”, EUSKALAKARI hitzaren definizioa: euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena. Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe. Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe. Tipi-tapa, tipi-tapa… Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia eta protagonismoa aldarrikatu nahi ditugu. Tipi-tapa, tipi-tapa… Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakari izango diren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azken helburua. Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!”

Edizio honetako omendua berriz, Euskaltzaindia izango da. AEK-k eta Korrikak Euskaltzaindiak euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzeko egiten duen lanaren errekonozimendua egin nahi dute, eta euskalkiak bazter utzi gabe, euskara batuak euskararen biziraupenari eta erabilerari berari ekarri dien onura eta jendartearen eta bizitzaren esparru moderno guztietan izan duen eragina azpimarratu. Besteak beste, euskalduntze lana bere osotasunean ulertuta (corpus gramatikala, sustapena, irakaskuntza eta erabilera), euskararen batasuna erabakigarria eta ezinbesteko tresna izan dela gogoraraziz.

17. Korrikaren berrikuntzen artean EUSKALAKLIP lehiaketa dago, edozein adin tarteko jendeak, baina bereziki gazteek, ikus-entzunezko baliabideekiko duten hurbiltasuna kontuan edukita, 2011n burutuko den Korrika Kulturala 17ren barnean ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi dion bideo lehiaketa berezi eta berritzailea

Erlazionatutako Jorra Tokiak

Gehiago irakurri

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Artez Euskara Zerbitzua Koop. Elk.

Bidaieak

Busturialdean Euskaraz Bizi

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra