2025-03-26
EUSKARALDIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Badatorkigu Euskaraldia berriro, IV. Edizioa. Maiatzaren 15ean hasi eta 25era arte, hamabost egunetan guztiok txapadun.
Aurton parte hartzeko izena ematea oso garrantzitsua da. Hau da, aurreko edizioetan parte hartu izan arren, oraingoa honetan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da.
Izena emateko lotura: https://euskaraldia.eus/belarriprest-eta-ahobizi-2025/
2025-03-26
2024-2025 ikasturteko dirulaguntza deialdia martxan, euskara ikasteko (euskaltegietan) zein euskaraz trebatzeko (unibertsitatean ikastaroak egiteko) eta gidabaimena euskaraz lortzeko:
Gernika-Lumon enpadronatuta daudenei eta 16 urte baino gehiago dituztenentzat dira dirulaguntzak. Bi motakoak dira: dirulaguntza zati bat matrikula ordaintzeagatik eskatu daiteke ikastaroa hasi eta hilabeteko epean; bigarren zatia asistentziagatiko (aprobetxamendua) dirulaguntza da, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabeteko epean eskatu daitekeena. Gidabaimenagatik diru-aguntza bakarra dago azterketara aurkezteagatik (teorikoa eta praktikoa), gainditu ala ez.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra