Zertan ari gara? Euskereari mugak kentzen, jatorkuzan gazte etorri barriei bertoratzeko aukerak eskainiz edota euren herrietara bueltatu daitezanean gure hizkuntzaren barri emon dagien (egitasmoa2020).
Batetik, gure udalerriko gazte etorkinen diagnostikoari ekin geutson 2008an AHIZE enpresaren eskutik, GUGAZTE! EGITASMOA MOLDATU eta hurrengo helburuak gauzatzea xede (diagnostikoa eta ekintza plana 2009) eta eusten deutsagu gaur egun ere:
Bestetik, 2011n AHIZEren eskutik ekin geutson EUSLIDERRAK PROIEKTUAri, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleei begirakoa, lidergoaren kontua hizkuntza erabileran txertatu asmoz; Mertzede ikastetxean eta gaur egun Barrutialde institutuan eta Gernika Institutuan garatzen da (eusliderrak 2012-memoria ; GU-GAZTE/Eusliderrak2017 ; eusliderrak2020).
Aipatzekoa beste egitasmo bat: GAZTERREN. Gizarte zerbitzuetako Mankomunitatearekin elkarlanea burutzen da, kale hezitzaileen eskutik, eta familia esparruko zein gizarte integraziorako arazoak dituzten gaztetxoei begirakoa da. Zerbitzu horretara gerturatzen diren gehienak etorri barriak dira (Gazterren 2020 )
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra