Euskararen normalizaziorako konpromisoa nahiko ez eta ikastetxeen inplikazioa sendotuz joan da urteak joan ahala: Udal Eskola Kontseiluan parte hartzen duten zentro guztiek (7) Normalizazio Plangintza onartuta dauzkate aspaldi, Hezkuntza Sailaren ardurapeko Ulibarri programa bitarteko. Plan horien berri izateko, zentro bakoitzeko webgunera jo daiteke (Udal Eskola Kontseilua).
Hori horrela, azken zentro bat geneukan Normalkuntza Plana ez zeukana, HHI-CEPA Helduen Ikastegi; 2020-2021 ikasturtean lortu denez gero, aldaketa esanguratsua izan da diru-laguntza dinamikan eta bi deialdik bat egin dute, eskolaz kanpoko jarduerena eta Normalkuntza Planei dagokiena (normalkuntza araudia 2022-2023). Udalaren Plan Estrategikoa eta zentroetako Normalkuntza Planak uztartzeko urteetako ahaleginean, beste urrats bat eman dugu nromalizazioaren izenean eta diru-laguntz deialdia potolotu (guztira 45.300 euro).
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra