Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Aurkezpena

Hemen aurkezten den liburuxka hau Gernika-Lumoko Udalak, Euskara Zerbitzuaren ekimenez, herriko toponimia biltzeko Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioa da. Ikerketa apal baten ostean, Gernika-Lumoko leku-izen nagusienak bildu dira lan honetan eta herritarren eskura ipini, herritarrena eurena den ondarea da eta.

Guztira, gutxi gorabehera, Gernika-Lumoko 600 lekuren izenak jaso dira. Edozelan ere, leku asko, hainbat baserri eta etxe berbarako, desagertu egin dira aspaldi, hirigintza-aldaketak direla-eta edota beste arrazoi batzuengatik; 1936ko bonbardaketak, esate baterako, hainbat eraikin desagertzea ekarri zuen. Izen horiek herritarren memoriatik desagertzeko prozesua geldiaraztea izan da, hain zuzen ere, ikerketa honi ekiteko arrazoi nagusia.

Lanaren emaitzak ahalik eta aberatsenak izan daitezen, Gernika-Lumoko leku-izenen gaineko informazioa eta dokumentazioa bildu da; besteak beste, Deustuko Unibertsitateko Deiker Institutuak egin zuen bilketa oinarri, 2005ean udalerriko euskalgintzako talde batek beharra gainbegiratu zuen, herritarrek emandakoa berriro herritarren iritziarekin alderatzeko; horrela, oraingo honetan zenbait dokumentu zaharretan bildutakoa zerrendan gehitu da. Izan ere, Udalaren helburua Gernika-Lumoko bizilagunek herriko leku-izenak hobeto ezagutzeaz gain, beroriek behar lez zaintzeko bidea zabaltzea izan da.

Material osagarria

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta