Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Azterlana

Mundu osoan barrena da ezaguna Gernika. 1937. urteko gertaera tamalgarri hura sufritzearen ondorioz, beste bazter batzuetako herritarrek egin behar ez denaren eredutzat gaituzte. XX. mendeko gerra eta diru goseak mapan utzi gaitu puntu beltz baten azpian, Hiroshima, Afganistan, Sierra Leona edo Amazoniarekin batera.

Gutxi dira, ordea, Gernikak Lumo duela lagun dakitenak. 1882. urtean elizatea eta hiribildua batuta, 1983.ean izendatu zuten gure herria orain ezagutzen dugun moduan: Gernika- Lumo. Ez gara urrutira joan behar izena adierazgarri egiten ez zaion norbait topatzeko. Ebro eta Aturri artean, Lanestosa eta Cortes tartean, hamaikatxo dira Lumo tontorrean eliza duen gain bat besterik ez dela uste dutenak.

Eta gernikarron artean, Lumo zer den jakin bai, baina ahotan etengabe darabilgun beste hainbat izenen jatorria zein ote den galdetzen al diogu geure buruari? Sigerta eta Zearreta zer diren ba al dakigu?

Esku artean duzun liburu honek, munduan eredu den Gernika handi horren atzean, herritar xumeek, 1937. urtea baino lehenagoko gizaldietan eraikitako izen txiki baina aberatsez osatutako herri bat ezkutatzen dela erakutsiko dizu, leku bakoitzaren kokapena, azalpena eta argipen guztiekin.

Eskerrik asko gure ondarea ezagutzen eta zabaltzen aritu zaretenoi, horretan lagundu duzuenoi eta etorkizunean mantentzeko gure hizkuntzaren lekukoak erabiliko dituztenei.

Material osagarria

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta