Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Aita Luis Villasante

Mota: Kalea
Oharrak:

Aita Luis Villasante Kortabitarte (Gernika, 1920 - Oñati, 2000), Arantzazuko frantziskotarra zen eta Arantzazu izan zuen bere atsedenleku eta lantegi nagusi, irakasle eta maisu lan oparoa eskainiz. Han piztu zitzaion euskararekiko maitasuna, 1952an Euskaltzain oso izatera eraman zuena.. Euskaltzaindiak, Euskaltzainburu 1970ean izendatu eta kargu horretan iraun zuen 1988ra arte. Etapa horretan burutu zituen Euskaltzaindiak lanik zailen eta oparoenak: batetik, euskararen batasunerako oinarriak finkatu eta "euskara batua" sortu, eta, bestetik, Euskaltzaindia bera eraberritzea. Eginkizun bi horietarako, aitzindari eta lemazain izan zen Aita Luis Villasante. Idazle oparoa izan zen, bai euskal gramatika eta literaturari lotutako gaietan zein erlijioaren ingurukoetan. 1992. urtean Gernika-Lumoko Udalak "seme kuttun" izendatu zuen.

Arratzutik Gernika-Lumora sartzeko bideak eramaten du Aita Luis Villasante kalera, Lorategieta izeneko auzunearen paretik pasatzen da, bai eta Lorategieta izeneko baserriaren paretik ere.


Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta