Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Aldape

Aldape Mota: Kalea
Oharrak:

Desagertutako baserri baten izenetik datorkio izena kale honi. Aldape, “alde” eta “pe” berbez konposatutako izena da. Aldekoa edo Aldaieta bezalako toponimoetan ageri den hitz berbera, behean esan gura duen atzizkia erantsi zaiolarik. Aldatsaren azpian, herrigunearen azpian esan gura du toponimo honek. Garai batean inguru honi guzti honi Ibarra esaten zitzaion, gerora Goiko Ibarra eta Beko Ibarra bereizi baziren ere. 60ko hamarkadan Travesía de San Juan izena ere hartu zuen. Gaur egungo Aldape izena hur zegoen dorretxe baten izenetik datorkio. Izen bereko baserria zegoen Lumon, maiz kaleko etxeek baserriaren izena hartzen zuten, jabe berak zirenean.

Errekaren ezkerreko ertzetik doan kalea da. Baserria Desagertutako baserria da, Lumoko Zearreta eta Arana auzoen artean ei zegoen. XVII. mendekoa edo lehenagokoa izango zen; izan ere, 1704an dokumentatuta ageri da.

Beste izen batzuk: Travesía de San Juan Ibarra.


Sinonimoak: Travesia de San Juan, Ibarra (-a)

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (ikusi - 1)

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta