Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Arana (-a)

Mota: Etxebizitza
Oharrak: Dok.: Arana (1704, 1745, 1796, 2004), Arane (1922), Aane (1922). Eleizalde Brenosak Voces Toponomasticas Vascas lanean, XX. mendean egindako bilketaren emaitzan jaso zituen eta bertan Aane formaz dio: forma vulgar de Arane; véase esta voz [Id. [caserío] de Luno (Bizk.)]. Alegia, herritarrek Arane edo Aane esaten ziotela ahoz. Edozelan ere Arana da jatorrizko idatzizko forma zuzena. Gaur egun amaieran a bokalaren ordez -e ahozkatzen da, baina ez da zuzena. Ahozkera horren jatorrian deklinatzerakoan erabiltzen den e bokal epentetikoaren eragina dago eta ondorioz deklinabide sistemaren kaltetzearen eraginezko forma da. e-dun formak lehenengoz XIX. mende oso amaieran eta XX. mendean dokumentatzen dira batez ere. paragokiko deituriko fenomeno hau oso zabaldua dago Bizkaia mendebaldean, eta Gernikatik ekialdera joz gero gero eta urriagoak dira kasuak, Lea-Artibain esate baterako, euskara bizi-bizirik izan den inguru honetan, deklinabide kaltetzea ez da hain agerikoa izan eta hori dela eta fenomeno hau ez da ageri bertako toponimian. Ohikoa da mendebaldeko euskalkian kontsonante + artikulu amaieradun toponimoetan amaierako a>e aldaketa. Aldaketa honen jatorria, deklinatze oker batetatik dator, izan ere amaierako -a artikulua izanik tokia adierzten duten deklinabide kasu markekin desagertu eta bokale epentetikoa eraman ohi du: Araneko, Aranera, Aranetik. Horren ondorioz, Arane forma nominaltzat hartu zuten hiztunek. Aldaketa hau zenbat eta Bizkai mendebalderago, orduan eta sistematikoagoa da, alegia, euskara lehenago eta arinago galdu den eremuetan sarriago topatzen dugun fenomenoa da. Hortaz, gaur egungo ahozkera Arane (zenbaitetan Arene, asimilazioaren ondorioz) bada ere, forma idatzi zuzena Arana izan behar du. Nolanahi ere gogortu beharra digu ablatibo kasuan, alegia non kasuan hauxe dela deklinabide egokia: Aranean eta ez Aranen. Arana berbak bi mendi edo tontorren artean dagoen sakonunea esan nahi du.
Ahozkoa: Arane
Erdal era: Arane

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1704 Arana   FOG
1745 Arana   FOG
1796 Arana   FOG
1922 Arane

forma vulgar de Arane; véase esta voz [Id. [caserío] de Luno (Bizk.)]

VTV
1922 Arane (...) Id. [caserío] de Luno (Bizk.) VTV
2004 Arana   BGK

 

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta