Mota: Basoa
Oharrak:
Artea zuhaitz-izena eta gana hitzaz konposatutako baso-izena da. 1923ko kartografia zahar batean ager da Artiagane formaz. Amaierako -e Arana (Arane) toponimoarekin gertatzen den bezala, deklinabide kaltetu baten ondoriozko eragina da, baina jatorrizko forma -a amaieraduna da. Beste dokumentaziorik izan ezean ezin zehaztu dezakegu, baina baliteke Artea barik Arteaga izatea leheneno zatia, izan ere Arte da hitza eta amaierako -a artikulua izanik, hitz konposaketetan galdu ohi da, eta jasotako forman Artiagana ageri da; horrek adieraz lezake Arteaga dela lehendabiziko elementua. Arteaga artea zuhaitz izena eta-aga ugaritasuna adierazten duen atzizkiaz eratutako toponimoa da, eta forma ohikoagoa da baso izenetan erabiltzeko. Arteaga (artea zuhaitzen basoa) izeneko basoaren gaineko baso-mendia esan nahi du beraz.
Ahozko erabilera: Artiagane.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta