Mota: Etxebizitza
Oharrak:
Barbara hitza, jabearen edo bizilagunaren izena, eta -ena jabetza atzizkiaz eratorritako etxe-izena. Lehenengo elementua, -ena atzizkiaz lagundurik doa eta halakoetan deitura, izena edo ezizena izan ohi da. Ahoz, arrunta den bezala, lehenengo testigantzetan ageri den bokal arteko -n- desagertu egin da. Ez da hain arraroa emakume izenak etxeak izendatzea eta izen hau bera, ekialdeko erara, Barbararena, dugu Berriobeiti eta Lizasoaienen nafarroan.
Nahiz eta biztanle-entitate ofiziala Gernika-Lumo izan, Lumoko baserria da. San Luzia ermita inguruan dago, Arana auzoan bete-betean.
URTEA | ERA | Testuingurua | ITURRIA |
---|---|---|---|
1923 | Barbarene | caserĂo de Luno (Bizk.) | VTV |
1923 | Barbarene | BKH | |
2004 | Barbaena | BGK |
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta