Mota: Etxebizitza
Oharrak:
Auzoa: Arana
Baserri honen jatorrizko izena Benturena da, Bentura erdal abizena eta -ena jabetza atzizkiaz eratorritako toponimoa da, alegia, Bentura abizeneko jabearen edo bizilagunaren etxea. Amaierako -ena atzizkia -ena ahoskatzen dute bertako hiztunek, Bizkai mendebaldeko hiztunek bezala, amaierako -a artiklulua -e bihurtuta, deklinabidearen eraginez. Deklinatzean Benturenera edo Bentureneko esaten da, eta ondorioz, Benturene dela izena uste izan da. Baina non kasuan Benturenan izan behar du, ez Benturenen. Baserri honek, bestalde, baditu beste izen batzuk: Maritxuena edota Lapikotxuena. Bi izen horiek sasio bateko jabeari egiten diote erreferentzia, Maritxu izeneko andra, ezizenez Lapikotxu esaten diote, berba asko egitekoa dena.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta