Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Bidagurenaurrekoa (-a)

Bidagurenaurrekoa (-a) Mota: Etxebizitza
Oharrak:

Auzoa: Zallo

Bidagurenatzekoa eta Bidagurenaurrekoa dira ahoz Bideun edo Bideune formaz ezagutzen ditugun baserrien izen arautu osoak, Bideunatze edo Bideurre, hain zuzen ere. Bidaguren izenak bide bazterreko etxea esan nahi du, bide eta guren, bazterra, osagaiez eratutako toponimo elkartua da. XVIII. mendeko sutegi erroldetan, alegia, garai horretan egindako etxeen zerrendetan -hiru eginziren, 1704, 1745 eta 1796an-, lehendabizikoetan atze eta aurre pospozizioen ordez, beaskoa eta goxeaskoa forma zaharrak dokumentatu dira. Nolanahi ere, Bidagurenaurrekoa izeneko baserri hau, gainera, Bidaguren izen soilaz ere ezagutzen da. Ahoz, esan bezala, Bideune edo Bideun esaten zaie. Hain zuzen ere, bokal arteko eta kontsonanteak ahozkeran galdu egiten dira, eta gertatzen den bokal elkarketa e soila bihurtzen da. Gainera, deklinabide oker baten ondorioz, Bizkai mendebaldean ohikoa da kontsonantez amaitutako zenbait toponimoetan amaieran -e paragogiko bat ezartzea, Bidaguren izena Bidagureneko edo Bidagurenera edo Bidagurenen deklinatzen denez, ondorioz, analogiaz edo, Bideune esaten diote zenbaitek. Dok.: Bidaguren goxeaskoa (1704), Bidaguren (1745), Bidaguren aurrecoa (1796), Vidagúre-aurrecoa (1860), Bideune (1987) eta Bidagurenaurrekoa (2004).


Ahozkoa: Bidaguren-Aurre, Bideun, Bideune, Bideune (Udala 2005)
Erdal era: Bideun, Bideune
Sinonimoak: Bidagurengoxeaskoa (-a), Bidaguren, Bidagurenaurre

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1704 Bidaguren goxeascoa   FOG
1745 Bidaguren   FOG
1796 Bidaguren aurrecoa   FOG
1860 Vidagúren-aurrecóa (Zallo)   Nomen.
1923 Bidaguren   BKH
1987 Bideune Advocación: Santa Lucía Parroquia: San Pedro Apóstol de Lumo Emplazamiento: En el barrio de Zalo, también conocido como Lurgorri, junto a un encinar y adosada al caserío Santa Lucía. Otros caseríos próximos: Andikoetxe, Akuiene, Madulikoerrota, Madure, Mendilondo, Bengoetxe, Olazarre, Mikiene, Bideune, Bideunatze, Arribaltza, Etxebarrierrota, Etxebarri y Mendiola. Festividad, cultos y ritos: el día 10 de Agosto, festividad de San Lorenzo se celebra misa cantada y romería popular. Antaño al día siguiente de la fiesta, el 11, se celebraba misa por los difuntos de la vecindad. El 13 de diciembre, festividad de Santa Lucia, se celebra misa. Regativas: se acudia en rogativa, letañiek, a esta ermita desde la parroquia de Lumo, el miércoles anterior a la Ascensión. Durante la misa se bendecía agua que era repartida entre los asistentes. En tiempo de sequía y con el fin de implorar la lluvia se sacaba en procesión la imagen de San Lorenzo. El 25 de Abril, festividad de San Marcos, se bendecían los campos y se rezaban las letanías en la ermita. Se bendecían cruces de avellano que se plantaban después en las huertas para obtener buenas cosechas. EB
2004 Bidagurenaurrekoa   BGK

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (ikusi - 1)
  • 2012-10-09 13:58:51 | Bidagurrenaurrekoa baserria
    Bidagurrenaurrekoa baserria

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta