Mota: Kiroldegia
Oharrak:
Auzoa: Gernika-Lumo
Frontoi hau Secundino Zuazok egin zuen eta 1963. urtean zabaldu zen. Frontoi honen itxura kartaboi sinple batena da, bi planta ditu eta guztira 1.800 pertsona inguru sartzen dira.
Munduko kantxarik handiena da, 58 metroko luze eta 10,5 metroko zabal dena. Egia esateko badaude frontoi handiagoak ere, Cuban eta Mexikon adibidez, baina horiek itxita daude gaur egun. Gaur egun bisita gidatuak antolatzen dira, Turismo Bulegoarekin elkarlanean, eta zesta-punta erakustaldiak eskaini ere bai.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta