Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Kosnoaga

Kosnoaga Mota: Etxebizitza
Oharrak:

Auzoa: Lumo

Beste izen batzuk:      Aizerrota (mendia), Kosnoagaantxonena (-a) (baserria)

Bokalarteko aren galera ahozkoan jasotzen da, izan ere –aga amaierako atzizkia –a bakarrik ahoskatzen da inguru honetan. Forma arautuan berreskuratu egin da baina. Kosnoaga mendi tontorrean zegoen haizezko errotagatik herritar askok mendiari Kosnoaga deitu beharrean Aizerrota esaten diote.

Etimologiari begiratuta ez dago argi, baina antza "kosno´´ formaren atzean gorosti zuhaitz izena egon daiteke -ño atzizki txikigarria eta fitonimoekin sarri erabiltzen den -aga leku edo ugaritasun atzizkia. Hau da, gorosti txiki asko dagoen lekua esan gurako luke. Hala balitz arauzko izen egokia Gorosnoaga-edo litzateke, hasierako leherkaria ahostuna eginez, eta bokal arteko galdua berreskuratuta; baina hori oinarritzeko dokumentaziorik ez dagoenez, dagoen bezala utziko dugu. Markina-Xemeinen ahoz Kostolamendi izenaz ezaguna den mendia dago, idatziz eta dokumentazioak argi erakusten duen bezala Gorostolamendi delarik.


Ahozkoa: Kornoaga
Erdal era: Kosnoa

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1860 Cosnoága (San Pedro)   Nomen.
1923 Kosnoa   BKH
1930 Kosuoaga-antxona caserío de Gernika (Bizk.) VTV

 

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (ikusi - 1)

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta