Mota: Ibaia
Oharrak:
Auzoa: Lumo
Lamina eta erreka berbez konposatutako izena. Lamiak, lamiñak bizkai euskaraz, erreketan bizi ziren pertsonaia mitologikoak dira, gerritik gora emakumezkoak eta oinak edo hankak ahatearenak zituzten.
Lamia berba sarritan errekak izendatzeko erabili izan da edo erreka inguruetan ageri zaigun toponimian, besteak beste, horra hor Leioako Lamiako auzo-izena edo Usansoloko Lamiñarrieta toponimoak.
Bastegieta inguruan jaio eta ibilbide labur baten ostean Zarratuko errekan isurtzen ditu urak.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta