Mota: Kalea
Oharrak:
Auzoa: Gernika-Lumo.
Udalbatzak Euskaltzaindiaren arauetara egokitzeko 2010 ekainaren 30ean hartu zuen erabakia. Ordura arte Loizaga kalea deitzen izan dena Loitzaga kalea izango da aurrerantzean.
Loizaga familia aintza handikoa izan da betidanik Gernika-Lumon: Antonio Joaquin de Loizaga 1768an Antiguako Andra Mari ermitan egin ziren obretako arduraduna izan zen. Ostekoak: Jose Joaquin de Loizaga (diputatu nagusia; 1.790ean ermita bereko obrak egin zituen), Jose Joaquin de Loizaga (Napoleonen gudarosteak eragindako kalteak konpondu zituen Artxibategian), Casimiro Loizaga (1782-1841; frantsesen kontrako Independentzi Gerran nabarmendu zen), Timoteo Loizaga (1820-1892; Bizkaiko Diputatu Nagusia izan zen - 1848-1850 eta 1856-1858).
Hegoaldean Iparragirre kalea eta iparraldean Jose Antonio Agirre Lehendakariaren plaza (lehen Geltoki plaza) ditu muga.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta