Mota: Ibaia
Oharrak:
Auzoa: Zallo
Marreka izen bereko basoan jaio den ibaia eta handik datorkio izena. Edozelan ere, Marreka izena toponimo iluna da, eta baliteke Berrekondo toponimoaren lotura izatea, edota 1932ko lan batean jasotako Margaerreka toponimoan. Datuak faltan dira eta ezin da gauza argirik esan, baina "b" eta "m" kontsonanteen artean txandaketa ahozko hizkuntza normala dela gogoan izanda, badirudi Marreka toponimoaren atzean beste hitzen bat egotea, gaur egun desitxuratua. Resurrección Maria de Azkuek Diccionario Vasco Español Frances lanean Barrauke hitza dakar behientzako zarratu esanahiarekin. Ez da beste inongo hiztegitan ageri, baina toponimia txikian beste udalerriren batean topatu dugu berba hori. Erreka berba, ibaia esanguraz gain, inguruko toponimian eta Bizkaiko beste hainbat lekutan bezalaxe oronimian erabilia da baso izenak edo lursailak izendatzeko. Pentsa liteke inguruan ibai edo trokaren bat zegoelako hartzen dutela izena, baina betiere ez da horrela izaten. Beraz, esan genezake erreka berbak baduela lursail, zarratu edo baso esangura. Edozelan ere, Marreka edo Margaerreka izeneko erreka dago inguruan, beraz, hemen ibai izenetik eratorria izango da baso izena seguru antzean.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta