Mota: Herribildu ez-ofiziala
Oharrak:
Auzoa: Gernika-Lumo
Mestika toponimoa, toki honetan izandako landarediaren adierazgarri da. Izan ere, inguru hori guztiori, Gernika hiriko ateetaraino Gernikak eta Lumok ustiatzen zuten baso komunal "proindiviso" bat zen, Mestikabaso. Baso horrexetan gordetzen ziren Gernikako Arbolaren "semeak", behar zenean Arbola ihartua ordezkatzeko. Ustez -ika atzizkiak jatorri indoeuroparra adierazten du, eta inguru horretan historiaurrean egondako atzerriko eraginen adierazgarri da. Gainera, ez da atzizki hori daukan toponimo bakarra inguruan: Baldatika, Gernika, Otxilika, Mesterika, Ordorika…
Lurgorri kalea da hegoaldeko muga eta Fray Martin de Murua iparraldekoa.
Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?
© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta