Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Olazarragalde

Olazarragalde Mota: Basoa
Oharrak:

Auzoa: Zallo.

Ahoz ondoko baserriari Olasarre esaten dioten arren, idatzizko forma osoa Olazarraga da, ola (ferreria), zarra izenondoa eta -aga lekua adierazten duen atzizkiaz eratutako izena da. Amaierako -aga atzizkia ahoz ez ohi da ahoskatu, izan ere euskararen fonetika joera da bokal arteko kontsonante soinudunak ez ahozkatzea, horrela, bokal arteko jausi egiten da ahoskeran.

Gainera, -a bokalaz amaitutako beste hainbat toponimorekin gertatzen den bezala, Arana auzo-izenarekin esate baterako, -e bihurtzen da amaierako bokal hori, deklinabidearen ondorioz. Olazarraga forma osoa, Olazarra ahoskatu eta azkenik -a artikulua delakoan, ba deklinabidean e bokal epenetikoa gehitzen zaio: Olazarrera, Olazarretik…deklinabide oker horren eraginez, forna absolutiboa Olazarre dela uste izan dute hiztunek.

Basoak, bestalde, Olazarragalde izena du, amaieran "alde" hitza duelarik. Ohiko erabilera da baserri izenei "-alde" hitza gehitzea, baserriarena edota baserri jakin baten inguruko basoak izendatzeko batez ere.

Dok.: Olazarraga (1796, 1860), Olazare (1933, 1987), Olazarraga (2004)


Ahozkoa: Olasarralde
Erdal era: Olasarralde

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (ikusi - 1)
  • 2012-10-10 16:02:49 | Olazarragalde
    Olazarragalde

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta