Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Zearreta

Mota: Etxebizitza
Oharrak:

Ahoz: Sigerta

Auzoa: Lumo

Zearreta da toponimo honen idazkera egokia, nahiz eta ahoz Sigerta esaten dioten, tartean dagoen bokal diptongoa apurtzen duen bokal protetiko bat sortu delarik. Zuhatzu toponimoan ere Sugutzu esaten dioten lez. Zear gehi -eta atzizkiaz eratutako toponimoa da; leku zeharra, leku okertua esan gura du. Gernikaldean "hortik zehar" esaldia honela ahoskatzen da: "hortik zier" (zearreta, zierreta, sigerta). Gainera dardarkaridun silaba leherkariaren aurretik doanean sarritan bokala desagertu egiten da.

Kurutzebidean dagoen baserria. Aipagarria da baserri honen horman dagen armarria: zuhaitz errotua, ostoa eta lapikoa erakusten duena.

"Aguakorriente" izenaz ere ezaguna da auzoa, Lumotik behera bertatik igarotzen ziren errekastoen ur emaria handia zelako eta askoz nabariago euria egiten zuenean.

 


Ahozkoa: Sigerta
Erdal era: Sigerta

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1704 Zearreta   FOG
1745 Zearreta   FOG
1761 Ziarreta   BFA
1796 Zearreta   FOG
1999 Zearreta […] (Delmas) cita como edificios muy antiguos y modernos los palacios de Zearreta, Alegría, y la torre de Meceta [..] HL

 

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta