Barkatu, ez dugu geure burua aurkeztu eta. Atal honetan ezagutu eta kokatuko gaituzu.
Non aurki gaitzakezu?
Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
Foru Plaza 3 (Udaletxeko 3. solairuan)
Telefonoa: 946270200
* Klikatu argazkiaren gainean neurri handian ikusteko.
Nortzuk garen jakin gura?
- Euskara Arloko Zinegotzia: Ziortza Bilbao Agirre (GUZTIONTZAKO HERRIA)
Bere ardurapean dago euskararen sustapena, udal erakundea eta herriari dagokionean, eratzen diren Planekin eta beste erakunde eta eragile askorekin elkarlanean.
E-posta
- Teknikari-Itzultzailea: Tamara Arza Foruria. Itzulpen lana da bere egin beharra, udal sailetako beharrizanei eta udalaren menpeko erakundeei zerbitzu hori eskainiz.
E-posta
- Euskara dinamizatzailea: Estiñe Astorkia Kortabitarte
Herritarrei edota herriko eragileei zuzendutako proeiktuen kudeaketaz arduratzen da. Besteak beste: “Hitzargune” hitzarmengintza kanpaina orokorra, enpresetan euskara planak implementatzeko dirulaguntzak, ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak, Udal Eskola Kontseilua eta hari lotutako ekintzen kudeaketa, euskararen erabileraren jarraipena eta abar.
E-posta
Zeri ekiten diogu?
Modu orokorrean azalduko dizugu zein den gure egin beharra, baina zerbait alboratuta daukagula pentsatzen baduzu, esaguzu. Aldez aurretik esan behar, Gernika-Lumoko Udalak euskararen inguruan jarduteko, EUSKARAREN ERABILPENERAKO UDAL ORDENANTZA duela goiburu, 1991ean onartu zenetik.
Helburu nagusia: Euskararen erabileraren normalizazioa lortzea Gernikan.
Gernika-Lumoko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP)
Gure udalerrian Euskararen normalizaziorako egin beharreko lana sistematizatzeko tresna dugu.
Eusko Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 28an Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen eta, horren magalean, 2003an onartu zen aho batez Gernika-Lumoko Plan Estrategikoa, 2008ra arte indarrean egon zena, eta ondoren 2029-2022 bitartekoa.
Egungo Plan Estrategikoa, 2023-2027 eperakoa, 2023ko azaroan aho batez onartu zen.
Gernika-Lumoko Plan Estrategikoa garatzeko, urtero eratzen da Kudeaketa/Gestio Plan bat. Zelan garatzen da?
- Lantzen dituen atalak (ESEP):
- Familia bidezko transmisioa
- Irakaskuntza
- Euskalduntze-alfabetatzea
- Administrazioa
- Gune geografiko euskaldunenak
- Arlo sozioekonomikoa
- Aisia eta kirola
- Liburugintza
- Kulturgintza
- Publizitatea
- Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea
- Hedabideak
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
- Sentsibilizazioa eta motibazioa
- Barruko proiekzioa
- Kanpoko proiekzioa
- Goi erakundeekin (Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza) eta euskalgintzako gizarte eragile nagusiekin elkarlanean: euskaltegiak, euskara elkarteak, Kontseilua, Euskaltzaindia,…)
- Euskara Batzorde Orokorra bilgune, udalerriko gizarte-esparru guztietako agenteekin (irakaskuntzakoak, elkarteak, merkatariak, enpresak, sindikatuak, komunikabideak, norbanakoak, e.a.) Planak adostuz eta eurengandik ekarpenak jasota.
**Datozen hilabeteetan 2023-2027 urte bitarteko Euskara Plan Estrategikoa AROA (2024-2034) euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikora egokitzeari ekingo diogu.
Udal Administrazioko Erabilera Plana
Udalerrirako Plan Estrategikoaren barruan dauden esparruetako bat Administrazioa bera dugu.
Arlo honetan euskararen erabilera normalizatzeko jokabide nagusia Administrazioko Erabilera Plana dugu. Helburu nagusia: Udal Administrazioaren barruko eta kanporako funtzionamendua euskaraz izan dadin gaitasun osoa lortzea, zerbitzu-hizkuntza ez ezik, lan-hizkuntza izan dadin. Kasu honetan ere, 2023-2027 eperakoa den Plan hori indarreandago, Eusko Jaurlaritzak VII. Plangintzaldirako ezarritako irizpideei eutsiz.
Herritarrei begirako zeregin aipagarrienak
- Euskara indartzeko landu beharreko ildoak zehazteko, Euskara Batzordea.
- Diru laguntzak norbanakoei, elkarteei eta enpresei:
- Euskara ikasi eta euskaraz trebatzeko (gurasoak, begiraleak, umeekin lanean ari diren zerbitzu guztietakoak, merkatariak, ostalariak, elkarteetakoak, langabetuak, etorkinak, unibertsitariak,…).
- Elkarteen/erakundeen proiektuetarako, euskararen erabilpena eta sustapenarekin lotura berezia dutenean (hitzarmenak).
- Eskoletako Euskara Planetarako dirulaguntzak. Eskoletan eta institutuetan euskararen erabilerarako martxan jartzen diren egitasmoak lagundu eta komunean burutzen direnak antolatu eta koordinatu Udal Eskola Kontseiluaren bitartez.
- Euskararen erabilera areagotzeko lan esparruak:
- Euskararen erabilera areagotzeko sentsibilizazio kanpainak eratu, batik bat familia bidezko ondorengoetaratzeari begira.
- “Berbalagun” proiektua dinamizatu. Gernikako AEKrekin sinaturiko hitzarmena bitarteko eta Udal Euskaltegiarekin elkarlanean eta Busturialdean Euskaraz Bizi elkartearekin batera, euskaraz berba egiteko taldeak eta giroa eratu.
- Udal Eskola Kontseilua dinamizatzea, ikasturteko eskolaz kanpoko egitaraua zentro guztiekin garatzeko, euskal kultura eta ahozko adierazpena lantzea helburu nagusia izanik.
- Gure hizkuntzaren normalizazioa gauzatu ahal izateko tresnak:
- “Hitzargune” programa (merkataritza, enpresak eta elkarteak). Hitzarmena bitarteko, barruko eta kanpoko funtzionamendurako laguntza integrala: zerbitzu iraunkorra, laguntza teknikoa, itzulpenak, euskara lantzeko tresnak, enpresetako euskara planak, web orriak abian jartzeko laguntza.
- Euskaldunen lan-poltsak eratu eta zabaltzea: ume jagoleak, kirol begiraleak, aisialdiko begiraleak, aurkezleak, partikularrak emateko irakasleak, adinekoen jagoleak.
- Herritarren kexak bideratu eta konponbidea bilatu, hizkuntza eskubideak urratu direlako, zerbitzu publikoek euskarazko zerbitzurik eskaini ez dutelako, e.a.
- Elkarteen legalizaziorako aholkularitza eta agiriak bideratzeko zerbitzua.
atzera