Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

Ikerketak

Udaletxea
Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

Neguko ordutegia
07:30-14:00

Udako ordutegia
08:00-13:3 0

Euskara Arloko Zinegotzia
Ziortza Bilbao Agirre
ziortza.bilbao@gernika-lumo.eus

Euskara dinamizatzailea
Estiñe Astorkia Kortabitarte
eusk.dinamizatzailea@gernika-lumo.eus

Euskara teknikari itzultzailea
Tamara Arza Foruria
hnt2@gernika-lumo.eus

Euskara ZerbitzuaIbilbideakIkerketakToponimia eta kaletegia

DATU SOZIOLINGUISTIKOAK

Jarraian agertzen diren datuak, Eusko Jaurlaritzako Eustat erakundetik eta Soziolinguistika klusterrak 2021ean egindako kale neurketaren txostenetik ateratakoak ditugu. Eustat-en azken datuak 2021koak dira eta zain gaude 2025ean egindako errolda inkestaren emaitzak ezagutzeko, oraindik prozesatzen ari dira eta.

KALE NEURKETA

Hizkuntzen erabileraren kale-neurketek errealitate soziolinguistikoa gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dute, eta behar-beharrezkoak dira hizkuntzen bizindarra ebaluatzeko, erabilera baita adierazle soziolinguistiko esanguratsuenetako bat. Neurketaren bidez, erabilerari buruzko datu enpirikoak eskuratzen dira, ikerketa-galdera nagusi honi erantzunez: “zenbat euskara erabiltzen da Gernika-Lumon kalean?”

Ikerketa honek dudarik gabeko berme zientifikoa du, metodologia estandarizatu eta zorrotza erabiltzen baitu. Soziolinguistika Klusterrak koordinatzen du eta orokorrean 5 urtero berritzen da.

KALE NEURKETA

GAZTEAK ETA EUSKARA

Gazteen euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak izan dira aztergai, ikuspegi kualitatibotik, lau udalerritan: Gernika-Lumo, Amorebieta-Etxano, Pasaia eta Zumaia.

Zehazki, euskararen erabileraren inguruko diskurtsoa eraikitzeko aukera eman zaie gazteei, mugarik gabe, euren interes eta esperientziatik.

Ikerketaren Zuzendaria Jone Miren Hernández (EHU) da eta koordinazio lanetan Soziolingustika klusterreko Olatz Altuna eta Maialen Inarra aritu dira.

GAZTEAK EUSKARAREN ESZENATOKIAN

HIRIGINTZA ETA EUSKARA

Proiektuak aztertzen du nolako lotura egon daitekeen hirigintza zaintzailearen eta euskararen erabileraren artean.

Horretarako, hirigintza zaintzailearen adierazleak eta hizkuntzen erabileraren kale-neurketetatik eskuratutako datu geolokalizatuak gurutzatu dira, eta haien arteko lotura estatistikoak identifikatu. Kale espazioak azken hamarkadetan izan duen bilakaera ulertu, eta bilakaera horrek euskararen erabileran izan dezakeen eragina aztertu da.

Azterketa Euskal Herriko bost udalerri ertainetan egin da: Hernanin, Gernika-Lumon, Zarautzen, Amorebieta-Etxanon eta Tolosan. Zehazkiago, udalerri horietako auzoak hartu dira proiektuko ikerketa-unitatetzat.

Ikerketa honen sustatzaileak Soziolinguistika Klusterra eta Botoi Ikerketa taldea dira (EHU).

HIRIGINTZAREN ERAGINA

TOPONIMIA

Gernika-Lumoko leku-izen nagusienak bildu dira lan honetan eta herritarren eskura ipini, herritarrena eurena den ondarea da eta.

Guztira, gutxi gorabehera, Gernika-Lumoko 600 lekuren izenak jaso dira. Edozelan ere, leku asko, hainbat baserri eta etxe berbarako, desagertu egin dira aspaldi, hirigintza-aldaketak direla-eta edota beste arrazoi batzuengatik; 1936ko bonbardaketak, esate baterako, hainbat eraikin desagertzea ekarri zuen. Izen horiek herritarren memoriatik desagertzeko prozesua geldiaraztea izan zen, hain zuzen ere, ikerketa honi ekiteko arrazoi nagusia.

TOPONIMIA ETA KALETEGIA