Lan mundua

ZER DA HITZARGUNE?
Merkatari, ostalari, elkarte eta enpresa txikiek euskararen erabilera areagotzeko programa da.
Zure egunerokoan euskara gehiago erabili nahi baduzu, uste baino modu gehiago daukazu. Hona hemen adibide batzuk:
- Establezimenduko kartelak euskaraz edo ele bietan jartzea
- Tiketa edo faktura euskaraz ematea
- Produktuen etiketak euskaraz edota ele bietan jartzea
- Publizitatea ele bietan edo euskaraz egitea
- Sare sozialetan euskara erabiltzea
- Webgunea euskaratzea
- Lehen berba euskaraz egitea
- Bezero euskaldunekin euskaraz hitz egitea
Hitzargune-ren bidez Gernika-Lumoko Udalak doan eskaintzen dituen zerbitzu orokorrak: hizkuntza aholkularitza, itzulpenak, kartelak eta hizkuntza trebakuntza.
Harremanetarako
hitzargune@gernika-lumo.eus
94 627 0200