Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

Herritarrak

EUSKARA IKASI

EUSKALTEGIAK
DIRULAGUNTZAK EUSKARA IKASTEKO ETA TREBATZEKO

Zer laguntzen da deialdi honen bidez?

  • Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroaren matrikula eta asistentzia.
  • Gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egitea.
  • Unibertsitatean uda eta opor sasoian egindako euskarazko ikastaroak.
DIRULAGUNTZA
Euskalduntze mailak eta ziurtagiriak
INFORMAZIOA
HerritarrakGazteakGurasoakBaliabideakEuskaraldiaBerbalagun

Hiztunok gara euskararen motorra. Eta gure testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktiboak eta ahaldunduak dituen komunitatea indartu nahi ditugu, gizarte ekitatibo eta justua eraikitzeko.

Hiztun aktiboa da modu aktiboan euskararen erabilera sustatzen duena. Hiztun aktiboak bere hizkuntzaren egoeraren kontzientzia dauka, hautu soziolinguistikoa egina dauka, ahalduntze prozesua egiten ari da, eta bere portaeretan ezaugarri hauek ditu: euskara lehenesten du edozein dela ere harremana edo egoera, euskaraz hitz egin dadin beharrezko diren baldintzak sortzen ditu (lehen hitza euskaraz, euskaraz egitera gonbidatu, ulerrizketarako jarrera izan…)

Hiztun ahaldundua da erabilera-harreman asertibo eta enpatikoak sortzen dituena. Edozein dela ere gaitasun maila edo hizkuntza ohitura, erabilera bermatua izateko baldintzak sortzeko prozesu psikosoziala egina duena edo egite bidean dena.

Beraz, hiztun aktibo eta ahaldunduak sustatu eta herrian euskara normalizatzeko hiru arlo nagusi jorratzen ditugu: hizkuntza gaitasuna, erabilera eta motibazioa; eta hainbat arlo ukitzen dituzten programak antolatzen ditu Euskara Zerbitzuak herritarrentzat. Esate baterako, euskara ikasteko dirulaguntzak, euskara hobetzeko Berbalagun programa, Euskaraldia, gurasoei edota familiei zuzendutako Kalean Olgetan programa, 12-18 urte bitarteko gaztei zuzendutako Gurot lehiaketa eta abar.

Eta era berean, hiztun moduan zure hizkuntza eskubideak urratuak izan direla uste baduzu, erakunde bi hauek zure zerbitzura dituzu: