Hirigintzaren Eragina Euskararen Kale Erabileran ikerketan parte hartu du Gernika-Lumoko Udalak, Zarautz, Tolosa, Hernani eta Amorebieta-Etxanoko udalekin batera.
Soziolinguistika Klusterrak eta EHUko Arkitektura Fakultateko Botoi taldeak egin dute ikerketa, eta ondorioztatu dute garrantzia eman behar zaiola oinezkotasunari, eremu publikoari eta haurrentzako jolas eremuak sortzeari.
Ikerketa hau 2023an abiatu zuten, eta Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren datuak izan da aldagai nagusietako bat. Izan ere, bost urtean behin, Euskal Herri osoan, egiten den neurketaren emaitzen azterketa xeheagoa egin nahian, kaleak azken hamarkadetan izan duen aldaketak hizkuntzen erabileran zein inpatu izan zezakeen aztertzea erabaki zuten.
Ikertzaileek herritarrekin batera parte-hartze prozesuaren bidez herri bakoitzeko “harreman ohiturak” jaso dituzte, eta gero, arestian aipatutako datuekin gurutzatu eta lehen hurbilketa egin dute.
Hona hemen ondorioztatu dituzten gako batzuk:
- Hirigintza zaintzaileak euskara ere zaintzen du, alegia, hizkuntzak duen potentzialtasunari hauspoa ematen dio.
- Hirigintza ez-zaintzaileak berekin dakar gizartea banatzea, segregatzea eta kalean ez topatzea
- Gertuko harremanak bultzatzen dituen hirigintza ereduak eragin postiboa du euskaran.
- Haurrek presentziak ez ezik, haurren eremuetatik gertu establezimenduak egoteak euskararen erabilera areagotzen laguntzen du.
- Euskara gehiago entzten da hezkuntza zentroen eta kirol ekipamenduen inguruan.
- Dendek, establezimenduek, izaera gertukoagoa daukatenean, euskara gehiago entzuten da.
