Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

UDAL EUSKALTEGIKO MATRIKULA EPEA ZABALIK

Albisteak, Herritarrak
11 iraila, 2026

Aita Villasante Udal Euskaltegian, 2026/2027 ikasturtean ere, A0- tik eta C2 mailara arteko eskolak eskainiko dituzte. Matrikula irailaren 25a bitartean egin daiteke.

Taldeak goizeko eta bai arratsaldeko ordutegian osatzen saiatuko dira, txandaka dabilen jendeak ere aukera izan dezan. Maila guztietan asteko bi saio eskainiko dituzte aurten ere —aurretik astean lau eguneko saioak ziren—. Izan ere, iaz, ikasleen eskaerari erantzunez eman zuten jauzia, eta ikasturteak utzitakoaren balorazioa oso positiboa da, bereziki hasierako mailetan matrikulatutako pertsona gehiagok lortu zuen ikasturtea bukatzea.

Dirulaguntzak
• Eusko Jaurlaritzaren Euskara Bonua: 120 euroko ordainketa bakarra egin eta lau ikasturte egiteko aukera izango dute A0 edo A1 mailetako ikasleek.
• HABEren dirulaguntza orokorrak.
• Gernika-Lumoko Udalaren dirulaguntza lerroa.

Izena emateko bide desberdinak:
• Aurrez aurre: Artekalea Kalea, 8, Gernika-Lumo
• Telefonoz: 94-627 02 11
• Emailez: euskaltegia@gernika-lumo.eus

Euskaraldirako izen-ematea irekita

24 martxoa, 2025
Albisteak, Herritarrak

Euskaraldia 2025 Gernika-Lumon

26 martxoa, 2025
Albisteak, Herritarrak, Lan mundua

Hizkuntza politika indartzeko 2024-2025 ikasturterako laguntzak

14 uztaila, 2025
Albisteak, Elkarteak, Herritarrak