EUSKARA IKASI
EUSKALTEGIAK
DIRULAGUNTZAK EUSKARA IKASTEKO ETA TREBATZEKO
Zer laguntzen da deialdi honen bidez?
- Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroaren matrikula eta asistentzia.
- Gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egitea.
- Unibertsitatean uda eta opor sasoian egindako euskarazko ikastaroak.
Euskalduntze mailak eta ziurtagiriak
INFORMAZIOAGurasoak
Umeen euskararen erabileran ez-formalean eragin zuena duten 4 gako nagusi:
- Helduen arteko erabilera euskaraz izatea (zer ikusi hura ikasi).
- Eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz burutzea.
- Euskal Kultura kontsumitzea (musika, zinea, antzerkia,liburuak, euskarazko ekintzak…)
- Familien babesa izan
Haur jaioberrien gurasoentzako
Ume jaioberriari hainbat gauza eman behar zaizkio: maitasuna, babesa, arreta, janaria, arropa… eta HIZKUNTZA(k). Hizkuntzak beharko ditu, pentsatzeko, ingurukoekin komunikatzeko, beharrak adierazteko…
Familian jasoko duen hizkuntza izango du lehen hizkuntza, bere mundu afektiborako hizkuntza. Eta horik aurrera sozioalizazio prozesuan bidea jarraituko du, parkean, eskolan, kalean, lagunartean, aisialdian… Alegia, etxetik kanpoko mundu oso bat, eta harekin batera beste hizkuntza batzuk ere bai.
Umea udal Biztanleen Erroldan inskribatzera zatozenean, arestian aipatutako bidean laguntza eskaitzeko zenbait material emango dizugu.
Kalean Olgetan
5-12 urte bitarteko haurrengan euskararen erabileran maila informalean eragiteko programa da. Herriko jolas-leku irekietan burutzen da eta haurren zein guraso eta haurren artekon partaidetza lantzen da.
Liburutegia, jalgi hadi plazara

Bernart Etxeparek 1545ean idatzitako Linguae Vasconum Primitiae euskal liburu parafraseatuz LIBURUTEGIA, JALGI HADI PLAZARA egitasmoa abiatu zuen Kultur Etxeak. Uda garaian udal liburutegia kanpora, plazara, mundura atera nahi izaten da, eta horretarako, LIBURUTEGIA PLAZARA eta LETREN ETXEA jardueraz gozatzeko aukera izaten da.
LIBURUTEGIA PLAZARA Foru Plazan egoten da eta bertan liburutegiko liburu, aldizkari eta egunkariak irakurri ahal izango dituzu,familia eta lagun giroan.
Ordutegia: 10:00 – 13:30
Gabonetako Umeen Parkea

Gabonetan ospatzen da ekimen hau Jai Alai frontoian. Adin tarte berezi biri zuzendutako ekintzak egoten dira, hau da, Txikien Gunea (3-6 urte bitarteko umeentzako) eta Gaztetxoen Gunea (7-16 urte bitarteko Gaztetxoentzat). Aisialdian euskararen erabilera sustatzea du helburua.
Udalekuak
Euskarazko udalekuek aparteko garrantzia dute haur eta gazteen hizkuntza-gaitasuna eta erabilera naturala indartzeko. Aisialdi giroan murgiltzen dira, euskara bizipen positiboekin lotzen dute, eta modu horretara euren autonomia eta sozializazioa euskaraz garatzen dute. Alegia, euskara eskolatik kanpoko testuinguru errealetan erabiltzen dute.
Besteak:

