Gernika-Lumoko Udalak, programa honen bidez, euskararekiko atxikimendua eta euskaraz bizitzeko ohiturak sustatzen ditu. Herriko ikastetxe guztiekin osatuta Udal Eskola Kontseiluan adostutakoari jarraituz, zentro guztiei euskarazko filmen inguruko lanketa egiteko aukera ematen zaie. Eta ekimen honen bidez, batetik, ikasleak euskarazko zinearen ikusle izan daitezen lantzen dugu, eta bestetik, zine zaletasuna sustatu.
Programa hau Tinko Euskara Elkartearekin elkarlanean garatzen du Udalak; eta 2025-2026 ikasturtean, Euskara Zinema Aretoetara programan, 6 ikastetxeetako 1.834 ikaslek parte hartu dute Gernika-Lumon eman diren 8 film ezberdinetan. Saio guztiak Lizeo Antzokian izan dira eta ikasle gehien erakarri dituen filma ‘ROBOTIA’ izan da, 416. ikaslerekin.

