XXXVI. Eskolarteko Antzerki Astea izango da aurtengoa. Hogeita hamaseigarrena. Hasierako urteetan antzezle zirenak, oraingo antzezleen gurasoak dira! Holako lorpenari ikusgarritasuna emateko berrikuntza batzuk txartu ditu Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Udal Eskola Kontseiluarekin elkarlean. Izan ere, ekimen honen bidez besteak beste, hizkuntzarekin erabilerarekin lotutako hainbat arlo jorratzen ditugu aspalditik (adierazkortasuna, euskararen erabilera ez-formala eta abar.) Normalean, esaten dena egin behar da; kasu honetan egiten dena esatea da helburua. Izena jarri diogu: Esanaz bat! esamoldeak esan eta jarraian datorrena adierazten du. Ekintza. Antzerkiaren oinarria. Bat batekotasuna. Noski, beharrean batekin idazteak ere badu zentzua; gure antzezle gazteak ez dira perfektuak, ausartak dira. Eta izen horri lotuta, irudia: proiektuak hemendik aurrera bere irudi propioa izango du. Biklik Komunikazio enpresarekin elkarlanean sortu dugu. Honen guztiaren helburua antzerki astea gizarteratzea eta lekua ematea da. Beraz, inaugurazioa kalean egingo dugu aurten, modu horretan herriko helduek eta gazteek parte hartu ahalko dute haur eta gaztetxoen lanari lekua aitortuz. Inaugurazio hau, aurkezpen antzeztu baten bidez egingo dugu eta, herriko ikastetxe desberdinetako ikaslez osatutako taldetxo bat aurkezpen hori prestatzen ibili da azken asteetan, Oihane Enbeitaren gidaritzapean eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren laguntzarekin. Ondorengo emanaldiak, ohiko bideari jarraituz Lizeo Antzokian izango dira, goizez ikasleei zuzenduta, eta arratsaldez ikastetxeetako familientzat. Azkenik, martxoaren 31n itxiera emango diogu eta hau ere kalean, publiko orokorrari zuzendutako kale antzerki baten bidez: Panoli Kabareta
XXXVI. Eskolarteko Antzerki Astea, Esanaz bat!
Albisteak, Herritarrak, Ikastetxeak15 maiatza, 2026
“GUROT” euskal tribial birtualaren sariak banatu dira gaur
22 urtarrila, 2025
Euskaraldirako izen-ematea irekita
24 martxoa, 2025
Euskaraldia 2025 Gernika-Lumon
26 martxoa, 2025
Hizkuntza politika indartzeko 2024-2025 ikasturterako laguntzak
14 uztaila, 2025
