Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

Gernika-Lumoko merkataritza beherapenetan ere euskaraz jantzi da!

Albisteak, Herritarrak, Lan mundua
1 uztaila, 2026

Uztaila iritsi da eta HITZARGUNE programaren barnean Merkealdi Kanpaina abiatu dugu. Gernika-Lumoko merkataritzan paisaia euskalduna izango dugu udan zehar ere; beste behin, herriko kaleak eta erakusleihoak euskaraz jantzi ditugu.

Programara atxikituta dauden hainbat merkatari ari dira kanpaina honetan parte hartzen, eta dagoeneko jaso dituzte saltokietan jartzeko euskarriak: beherapenen kartelak, errotulazioak, etab.

60 kartel inguru banatu ditugu, 20 saltokitan, gehienak udalerriko erdigunean.

Kanpaina honen bidez, HITZARGUNE programaren baitan eskaintzen ditugun zerbitzuen sustapenarekin jarraitzen dugu, eta merkatari eta ostalariak baliabide ezberdinak eskatzen eta erabiltzen ari dira: kartel, prezio, webgune edota sareetan argitaratzeko edukien itzulpenak, errotulu pertsonalizatuen eskaerak, hizkuntza erabiltzeko sortutako zalantzei erantzuteko gomendioak eta aholkularitza…

Bestalde, merkealdi kanpaina sare sozialetan ikusarazteko ekimena ere martxan dugu, eta merkatariak gonbidatu ditugu kanpaina honetan parte aktibo izatera eta euren irudiak gurekin partekatzera. Jaso ditugu dagoeneko lehen argazkiak eta HITZARGUNEk dituen Facebook eta Instagrameko profiletan argitaratzen hasiak gara.

Horiez gain, HITZARGUNEk Whatsapp kanal berria du, eta bertatik argitaratuko ditugu programarekin lotutako informazio eta berri guztiak.

HITZARGUNE Komunitatera gehitzeko lotura hemen: https://chat.whatsapp.com/DAprJ4DJteL9ejZLMvmx2g

Kanalera gehitzeko lotura: https://whatsapp.com/channel/0029Vb7u2saBfxo1WFU6653X

Gernika-Lumon HITZARGUNE komunitatea sendotu nahi dugu, eta horretarako, herritar, merkatari, ostalari, elkarte zein enpresen partaidetza ezinbestekoa da.
Batu HITZARGUNEra!

Euskaraldirako izen-ematea irekita

24 martxoa, 2025
Albisteak, Herritarrak

Euskaraldia 2025 Gernika-Lumon

26 martxoa, 2025
Albisteak, Herritarrak, Lan mundua

Hizkuntza politika indartzeko 2024-2025 ikasturterako laguntzak

14 uztaila, 2025
Albisteak, Elkarteak, Herritarrak