Berbalagun proiektuaren helburua da euskaraz berba egiteko taldeak osatu eta ahozko euskara hobetzea. Parte hartzeko baldintzanagusi bi daude: 16 urte beteta izatea da eta euskaraz egitea. Kafetxo bat hartuz, mendi ostera bat eginda, ardo dastaketa bat eginez… Talde bakoitzean gutxienez bidelagun bat egoten da, alegia, euskaramaila altudun eta gainerakoei laguntzeko prest dagoen kide bat (euskaldun zaharra edota euskara ikasitako euskaldun osoa), eta hainbat bidelari (euskara maila praktikatu nahiz hobetu nahi duten kideak).
Hamaika aukera dituzu parte hartzeko Gernika-Lumon, alegia, 6-8 lagunez osatutako 11 talde iraunkor ditugu martxan, eta berriak sortzeko zabalik. Gainera, taldeek eurek erabakitzen dute non batzen diren eta, normalean, gustukoen dituzten toki publikoetan batzen dira.
Gainera, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditugu: hitzaldiak, mendi martxak edota osasun fisikoarekin lotutako saioak. Ekintza horiek guztiak proiektuan parte hartzen dutenei zuzenduta izan arren, euskara praktikatu nahi duen herritar orori irekita daude.
Eman izena hemen: https://emanizena.praktikatu.eus/
Informazio gehiagorako:
Gernika-Lumoko Berbalagun 600 482 010

