Opens in a new tab
Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

GUROT Euskal Tribiala modalitate berriarekin dator

Albisteak, Herritarrak
30 urria, 2026

16 urtetik gorako herritarrak izango dira aurtengo erronkaren protagonistak
GUROT Euskal Tribiala berriro dator, eta ikasturte honetan, gainera, modalitate berri batekin. Aurreko edizioetako gazteentzako proposamenari jarraipena emanez, 16 urte edo gehiagoko herritarrei zuzendutako modalitate berria jarriko da martxan.
Amorebieta-Etxano, Durangaldea, Getxo, Gernika-Lumo, Enkarterri, Mungia edota Txorierri bizi edo ikasten duten 16 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera. Oraingoan ere, erronka argia izango da: zeure inguruko eta mundu zabaleko galderak euskaraz erantzutea, ezagutza probatzea eta, batez ere, jolasean ondo pasatzea.

Prest al zaude zure ezagutza probatzeko?
GUROT Euskal Tribiala ez da soilik lehiaketa bat. Euskaraz jolasteko, ikasteko eta norberaren ezagutza probatzeko aukera ere bada. Galderak askotarikoak izango dira, gertuko errealitatetik hasi eta mundu zabaleko gaietaraino.
Eta lehiaketa hasi aurretik, nahi beste praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, azaroaren 9an erronka ofiziala hasi aurretik prest egoteko.
Horregatik, 16 urte edo gehiago badituzu, animatu eta parte har ezazu! Ez da beharrezkoa aditua izatea: jolastea, probatzea eta euskaraz gozatzeko gogoa izatea da behar duzun bakarra.
Noiz?
● Praktikatu: lehiaketa hasi aurretik, nahi beste.
● Lehiaketa: azaroak 9 – abenduak 13.
● Nori zuzendua: 16 urte edo gehiagoko herritarrei.
● Sustatzaileak: Amorebieta-Etxano, Durangaldea, Getxo, Gernika-Lumo, Enkarterri, Mungia eta Txorierri.
Saria: asteburu-pasa EAEko nekazal-turismo batean
Parte-hartzaileen artean 2 opari-bono banatuko dira. Bono bakoitza 2 lagunentzat izango da eta 2 gau + gosaria barne hartuko ditu, EAEko nekazal-turismo batean.

Beraz, badakizu: praktikatu, animatu eta erakutsi zenbat dakizun!
Eman izena eta hasi jolasten. Zure txanda da!

GUROT.EUS

Euskaraldirako izen-ematea irekita

24 martxoa, 2025
Albisteak, Herritarrak

Euskaraldia 2025 Gernika-Lumon

26 martxoa, 2025
Albisteak, Herritarrak, Lan mundua

Hizkuntza politika indartzeko 2024-2025 ikasturterako laguntzak

14 uztaila, 2025
Albisteak, Elkarteak, Herritarrak