Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

Egitasmoak

ANTZERKI JARDUNALDIAK - ESANAS BAT

Herriko ikastetxeekin eta antzerki arloko profesionalekin elkarlanean, ahozko adierazmena euskaraz lantzeko eta antzerkigintza herrian zabaltzeko egitasmoa. 1990. urtean abiatu eta urteetan zehar berrikuntzak txertatu eta hazten joan den egitasmoa da.

2026an, ESANAS BAT izendapena hartu zuen: Es (kolarteko) An (tzerki) As (tea).

Hitzen hasierak elkartuz sortua. Esanaz bat! esamoldeak esan eta jarraian datorrena adierazten du. Ekintza. Antzerkiaren oinarria.Bat batekotasuna. Noski, z beharrean s-rekin jartzeak ere badu zentzua: gure antzezle gazteak ez dira perfektuak, ausartak dira.

IDAZLAN KOADERNOAK

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren eskutik, eta herriko ikastetxeekin lankidetzan, 2001etik jorratzen den egitasmoa da.

Proiektuaren helburuak idazketa lantzea eta irakurzaletasuna sustatzea dira, euskara indartzea helburu nagusitzat hartuta. Argitalpeneoi lotutako portada-lehiaketa ere egiten da. Eta liburuxkan argitara ematearekin batera, sari-banaketa ekitaldia antolatzen da udaberrian Lizeo Antzokian.

Proiektu hau Gernika-Lumoko Euskararen Plan Estrategiko guztietan jaso da.

BERTSOLARITZA

Urtero berriztatzen den egitasmoa eta konpromisoa dugu hau. 2011ra arte Bizkaiko Ikastolen Elkartearen koordinazioarekin eta erakunde honetan lanean aritu izan zen Jon Lopategi Jaunaren ardurapean, udalerriko eskoletan/institutuetan garatzen izan dena.

2011-2012 ikasturterako aldaketa etorri zen eta Bertsozale Elkarteak hartu zion lekukoa Bizkaiko Ikastolen Elkarteari eskoletako sustapen lanari zegokionean. Bertso Idatzien txapelketarekin berdin eutsi zion BIE-k.

Bertsogintzarekin loturak landu dira egitasmo honen bitartez eta parte hartuko duten “ikasle” horiei “LILIBERTSO – Bertso Eskola Elkarterako” zubia eskaintzen zaie. Beraz, egitasmo honek, ume bertsozaleak hezitzeaz gain, bertsolari landareak loratzea dakar urteak pasa ahala.

GUROT

Norgehiagoka interaktiboa da Gurot! Munduko, Gernika-Lumoko eta inguruetako 3.000 galderatik gora ditu. Oso ezaguna den tribial moduko jolasa da, euskaraz, eta gazte bakoitzak jolastu ahal du, puntuak lortzeko. Galderak hurrengo esparruei buruzkoak dira: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia.

GUROTen edonork jokatu dezake baina lehiaketa 12-18 urte arteko gazteentzako da.

DANTZARI TXIKI

Egitasmo honek hainbat helburu ditu: euskal ohiturak eta psikomotrizitatea lantzea, umeen arteko harremanak bideratzea, eta, nola ez, familia giroko ekitaldietan hizkuntza ohiturak jorratzea. Azken batean, umeen gizarteratzea euskaraz eta emozioz beteriko egun batekin gauzatzea, ekitaldi erraldoi eta hunkigarria bitarteko.

Udal Eskola Kontseiluaren gidaritzapean garatzen den urteroko egitasmoa da; eta Segundo Olaeta Musika Eskola eta Errenteriko Gazteak Txistulari Taldea izaten ditu bidelagun.