Udaletxea Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

Euskara Zerbitzua

Udaletxea
Foru Plaza, 3
haz@gernika-lumo.eus
94 627 02 00

Neguko ordutegia
07:30-14:00

Udako ordutegia
08:00-13:3 0

Euskara Arloko Zinegotzia
Ziortza Bilbao Agirre
ziortza.bilbao@gernika-lumo.eus

Euskara dinamizatzailea
Estiñe Astorkia Kortabitarte
eusk.dinamizatzailea@gernika-lumo.eus

Euskara teknikari itzultzailea
Tamara Arza Foruria
hnt2@gernika-lumo.eus

Euskara ZerbitzuaIbilbideakIkerketakToponimia eta kaletegia

Zerbitzuaren helburu nagusia da euskararen erabileraren normalizazioa lortzea Gernika-Lumon, alegia, gizartearen arlo guztietan euskara normaltasunez erabiltzeko politikak garatzea. Aldez aurretik esan behar, Gernika-Lumoko Udalak euskararen inguruan jarduteko, Euskararen Erabilpenerako Udal Ordenantza duela goiburu, 1991ean onartu zenetik.

Gernika-Lumon Euskara Indarberritzeko eta Euskaldunok Ahalduntzeko Plan Estrategikoa (2024-2027) – Herrira begirako plana

Gure udalerrian Euskararen normalizaziorako egin beharreko lana sistematizatzeko tresna dugu. Eusko Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 28an Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen eta, horren magalean, 2003an onartu zen aho batez Gernika-Lumoko Plan Estrategikoa, 2008ra arte indarrean egon zena, eta ondoren 2029-2022 bitartekoa; eta ondoren, Plan Estrategikoa, 2024-2027 eperakoa, 2023ko azaroan aho batez onartu zen.

Gernika-Lumoko Plan Estrategikoa garatzeko, urtero eratzen da Kudeaketa/Gestio Plan bat, urte bakoitzean egingo diren ekintzak zehazten dituena.

Zelan garatzen da?

  • Goi erakundeekin (Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza) eta euskalgintzako gizarte eragile nagusiekin elkarlanean: euskaltegiak, euskara elkarteak, Kontseilua, Euskaltzaindia,…)
  • Euskara Batzorde Orokorra bilgune, udalerriko gizarte-esparru guztietako agenteekin (irakaskuntzakoak, elkarteak, merkatariak, enpresak, sindikatuak, komunikabideak, norbanakoak, e.a.) Planak adostuz eta eurengandik ekarpenak jasota.

Datozen urteei begira, honako erronka nagusi hauek ditugu: euskara ikasteko erraztasunak eskaintzea herritarreei; haur eta gazteen gaitasun erlatiboa eta adierazkortasuna hobetzea; aisian eta kirolean euskararen presentzia handitzea; arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea; euskaldunen ahalduntzea eta aktibazioa; eta Gernika-Lumon euskararen arnasgune soziofuntzionalak babestea eta zabaltzea.

HERRIRA BEGIRAKO PLANA

Udal Administrazioko Erabilera Plana – Udal barrura begirako plana

Udalerrirako Plan Estrategikoaren barruan dauden esparruetako bat Administrazioa bera dugu. Arlo honetan euskararen erabilera normalizatzeko jokabide nagusia Administrazioko Erabilera Plana dugu. Helburu nagusia: Udal Administrazioaren barruko eta kanporako funtzionamendua euskaraz izan dadin gaitasun osoa lortzea, zerbitzu-hizkuntza ez ezik, lan-hizkuntza izan dadin. Kasu honetan ere, 2023-2027 eperakoa den Plan hori indarrean dago, Eusko Jaurlaritzak VII. Plangintzaldirako ezarritako irizpideei eutsiz.

UDAL BARRURA BEGIRAKO PLANA