EUSKARA IKASI
EUSKALTEGIAK
DIRULAGUNTZAK EUSKARA IKASTEKO ETA TREBATZEKO
Zer laguntzen da deialdi honen bidez?
- Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroaren matrikula eta asistentzia.
- Gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egitea.
- Unibertsitatean uda eta opor sasoian egindako euskarazko ikastaroak.
Euskalduntze mailak eta ziurtagiriak
INFORMAZIOAGazteak
Aittu
“Aittu! … eta esperientziak ezagutu” 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako hitzaldien multzoa da. Hitzaldi hauen helburua gazteentzat interesgarriak diren gaiak mahai gainean jartzea da, gazteak inspiratzeko asmoz.
Gaiak gazte-erreferente diren pertsonen bidez jorratzen dira.
Gurot
Norgehiagoka interaktiboa da Gurot! Munduko, Gernika-Lumoko eta inguruetako 3.000 galderatik gora ditu. Oso ezaguna den tribial moduko jolasa da, euskaraz, eta gazte bakoitzak jolastu ahal du, puntuak lortzeko. Galderak hurrengo esparruei buruzkoak dira: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia.
GUROTen edonork jokatu dezake baina lehiaketa 12-18 urte arteko gazteentzako da.
Gaztelekua
Herriko eta inguruko auzoetako nerabeak elkartzeko gunea da, hain zuzen, 11 urtetik 15era bitarteko gazteentzako. Espazio honetan kokatzen da baita Gazteen Liburutegia,
Egitasmoaren helburu nagusietako batzuk hauek dira: aisialdian euskararen erabilera sustatzea, kulturarteko izaerako ekintza sozio-hezigarrietan parte hartzea sustatzea, edota elkar-harremanetarako beharrezko tresnak ematea eta gazteen arteko komunikazio, koordinazio eta parte-hartzeak bermatzeko bateragune izatea.
Mobidu
Gernika-Lumo eta inguruko gazte euskaltzaleak biltzen dituen talde irekia da. Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta gazteen arteko sareak indartzea, beti ere gazteek eurek gidatutako ekimenen bidez.
Irabazi asmorik gabeko taldea da, eta azken urteotan aisialdi zein formakuntza jarduerak antolatu ditu euskaraz bizitzeko aukerak handitzeko. Jarduero horiek gazteei zuzenduta daude eta, parte-hartzea eta konpromisoa sustatzen dute.
“Mobidu” ideiatik abiatuta, mugimendua eta ekintza lehenesten ditu, gazteak euskararen alde aktibatzera bultzatuz.
Astra-Iparragirre
Gernika-Lumoko euskararen babesgune nagusi bi ditugu Astra kultura fabrika eta Iparragirre Rock Elkartea.
Astra: Astra Gernika-Lumoko arma fabrika izandakoak Euskadiko lehendabiziko kultura sormenerako lantegia hartzen du. Autogestioan oinarritzen da, herriko artista eta talde kulturalak arduratzen dira Astra fabrika kudeatzeaz.
Iparragirre Rock Elkartea: Gernika-Lumoko musika elkartea da, herritik eta herriarentzat sortutako espazioa.
EuskarAbentura
Irabazi asmorik gabeko elkarte euskaltzalea dago proiektu honen atzean. Euskal Herriko bazter ezberdinetako hamar gaztek osatzen dute eta ia hiru urtez aritu ziren, boluntario gisa, egitasmoari forma ematen, harik eta 2018ko uztailean lehenengoz argia ikusi zuen arte. Ruta Quetzal espedizio-sorta sonatuaren ‘euskal aldaera bat’
EuskarAbentura espedizioko parte-hartzaileek Jzioquitarrak izena jasotzen dute: Euskal Herriko zazpi luraldeetatik eta diasporatik datozen 15-17 urte bitarteko 125 neska-mutil.
Gazte udalekuak
Gazteek aisialdia euskaraz gozatzeko, aukera erakargarri eta paregabeak ditugu inguruan. Aisialdian, egoera informaletan, sortzen da erregistro informala. Beraz, ondo pasatuz eta modu oharkabean hizkuntza gaitsunean trebatzeko ere aukera itzela da.
Busturialdeko udaleku ibiltariak
Gazte udalekuak

